Siriako arrosa edo Siriako hibiskoa (Hibiscus syriacus) hibisko mota bat da, ezaguna bere lore ederrarengatik. Munduko leku askotan lantzen da landare apaingarri moduan.
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/7/77/Siriako_arrosa_zumaia.jpg/250px-Siriako_arrosa_zumaia.jpg)
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Asian jatorria duen landarea da, bi eta lau metro arteko altuera lortu dezakeena. Udak oso beroak diren tokietan landatzen dira. Loreak kolore desberdinetakoak izan daitezke: zuriak, arrosak, gorriak, moreak... udazkenetan edo urtaro lehorretan hostoak galtzen ditu.
Ugalketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lore bakoitzak bizitza labur bat du (egun batekoa edo), baina landareak lore asko sortzen dituenez beti ikus daitezke hainbat. Landare hau aldaxkatzez edo hazien bidez ugaldu daiteke.
Sinboloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/9/96/Emblem_of_South_Korea.svg/250px-Emblem_of_South_Korea.svg.png)
Hego Koreako lore nazionala da, eta hainbat ikur nazionaletan agertzen da. Herrialde horretako himno nazionalean Korea konparatzen da lore honekin.
Lorearen izena koreeraz mugunghwa da (Hangul:무궁화; Hanja:無窮花).