Wikipedia, Entziklopedia askea

Sophie Germain

👶
Jaiotza
1776ko apirilaren 1a
Paris
💀
Heriotza
1831ko ekainaren 27a
Paris
🔨
Lanbidea
matematikari
📷
Argazkiak
ikusi
Sophie Germain

Sophie Germain matematikaria, fisikaria eta filosofoa izan zen. Frantzian jaio zen 1776ko apirilaren 1ean eta 1831ko ekainaren 27an hil zen.

Matematikari buruzko hainbat liburu irakurtzen hasi zen, eta horrela matematika aurkitu zuen. Bere kabuz matematika ikasten hasi zen nahiz eta bere gurasoek oztopoak jarri. Emakumea izateagatik bere gurasoek ez zioten uzten matematika ikasten, beraz eskutuan ikasi zuen. Azkenean, unibertsitatera joateko aukera izan zuen, Gottingeko Unibertsitatean ikasi zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere izena daraman teorema izan zen bere lorpen garrantzitsuena ( zenbakien teorema ). 1753tik 1840ra, gainera, n = 5 balioarentzat frogatu ahal izan zuen. Ondoren, haren ikerketak elastikotasunaren teoriara bideratu ziren, eta, 1816an, Parisko Zientzien Akademiak gainazal elastikoen portaera teoria matematiko baten bidez azaltzen zuen azterketa onenari ematen zion Matematika Zientzien Sari Berezia lortu zuen, eta gai horri buruzko hainbat liburu argitaratu zituen. Sophieren historia matematikari bikain batena da, ezin izan baitzuen erabateko garapena lortu, bere prestakuntza-urteetan ezin izan baitzuen hezkuntza matematiko formalik lortu, eta bere heldutasunean bakarka lan egin behar izan zuen,

hierarkia zientifiko batek, erabat maskulinoa denak, baztertu egiten baitzuen. [1][2][3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Sophie Germain. 2021-03-19 (Noiz kontsultatua: 2021-04-20).
  2. (Gaztelaniaz) «La extraordinaria matemática que mintió para que la tomaran en serio y ayudó a resolver "una de las ecuaciones más difíciles" de la historia» BBC News Mundo (Noiz kontsultatua: 2021-04-20).
  3. Sophie Germain. 2021-02-26 (Noiz kontsultatua: 2021-04-20).