Frantziako Zientzien Akademia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Colbert-ek Luis XIV.ari Zientzietako Errege Akademiako kideak aurkezten 1667an.

Frantziako Zientzien Akademia (frantsesez: L’Académie des sciences), Errege Akademia bezala izendatua bere sorkuntzan, 1666an, Frantziako Institutuan bateratutako bost akademietako bat da. Zientziaren izpiritua bultzatzen eta babesten du eta zientziaren aurrerapena eta haren aplikazioa gauzatzen laguntzen du.

Luis XIV.aren erregealdian sortua Jean-Baptiste Colbert lehen ministroaren babespean, hastapenetan René Descartes, Blaise Pascal eta Pierre de Fermat bezalako zientzialariek parte hartu zuten.

Sistema metriko hamartarra sistema unibertsaltzat hartzen lehen erakundea izan zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hastapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zientzien Akademiak berak bere historia honela azaltzen du[1]:

« Zientzien Akademia sorrerak bi jatorri ditu: batetik, XVII. mendearen hasieran mezenas edo eruditu baten inguruan biltzen ziren jakintsu multzoa, eta bestetik, garai horretan eratzen diren elkarte zientifiko iraunkorrak, esaterako, Accademia dei Lincei Erroman (1603), Royal Society Londresen (1645)... 1666an Colbert-ek Akademia sortuko du zientzien garapenera bermatzeko eta boterea alor horretan aholkatzeko. Hainbat jakintsu bildu zituen, matematikoak (astronomoak, matematikoak eta fisikoak) eta biologoak (anatomistak, botanikariak, zoologoak eta kimikoak), eta lehen saioa Parisen egin zuten, erregearen liburutegian, 1666ko abenduaren 22an. Lehen hogeita hamar urteak nahiko informalak izan ziren eta Akademiak ez zuen berezko estatusik izango.  »
« 1699ko urtarrilaren 20an, Luis XIV.ak Akademiari bere lehen araudia ematen dio eta bere babespean jartzen du. Zientzien Errege Akademia Louvren izango du egoitza. Beren kideak erregeak izendatuko ditu, Akademiak proposatu ondoren. 70 kide eta beste 80 korrespontsal izango ditu. XVIII. mendean zehar, Zientzien Errege Akademiak hainbat aldaketa izango ditu bere antolaketan. 1785an fisika orokorreko eta historia naturala eta mineralogiako klase bat batuko zaizkie aurretik zeuden beste 6ri (geometria, astronomia, mekanika, anatomia, kimika eta botanika). Burututako lanen eta argitalpenen bitartez, Akademiak ezinbesteko eragina izango du jarduera zientifikoaren zabalkundean.  »

Iraultzaren garaian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iraultza froga gogorra izan zen Zientzien akademiarentzat. Nahiz eta eztabaida politikotik kanpo geratzeko hainbat saiakera egin, erakundea Nazio Biltzarrarekin lehenik, eta Konbentzioarekin azkenik, harremanetan jartzera behartu zuten[2]. Pisu eta neurriak erreformatzeko elementuak prestatzea eskatu zitzaionean, bost batzorde izendatu zituen lanak burutzeko: Cassini, Méchain eta Legendre neurri astronomikoez enkargatu ziren ; Meusnier eta Monge lurrazaleko neurriez arduratu ziren zorroztasun handiz ; Borda eta Coulomb segundoaz haratuagoko penduluaren luzera ikertu zuten; Lavoisier eta Haüy destilatutako uraren pisua zehaztu zuten ; Tillet, Brisson eta Vandermonde antzinako neurrien sare korapilatsua ordenatu zuten.

Zuhurtzia garai horretan, Akademia presio taldeen eskaeretatik kanpo geratzea lortu zuen. Hala ere, 1792ko abuztuaren 11ean, Tuilerien hartzearen bezperan, Antoine-François Fourcroy kimikariak akademikoen zerrenda berrikustea eskatu zuen kanporaketak egiteko[3]. Eskaera ez zen kontuan hartu, baina zortzi egun geroago, berriro egingo zuen argudiatuz Medikuntza Elkarteak dagoeneko egina zuela gizalegearen aurkakoen garbiketa hori. Honela erantzun zitzaion: "Akademiak ez du bere kideen printzipioak ezta haien iritzi politikoak aintzat hartzen, zientzien aurrerabidea bere zeregin bakarra baita"[3].

Geroratze-jarrera hau gainerako akademiek ere erabili zuten, Frantses Akademiak, Inskripzioa eta arte ederren Akademiak, Margoen eta Musiken Akademiek... Mehatxupean zeuden guztiak.

Bi urte geroago, 1975eko abuztuaren 2an, akademia zientifikoak, literaturakoak eta artistikoak ordezkatuko zituen Institutu Nazionala sortu zen. Institutuaren lehen klasea (fisika zientziak eta matematikak) jendetsuena izan zen (144tik 66 kide). 1805ean, Zientzien eta arteen Institutu Nazionala tokiz aldatzen da eta Collège des Quatre-Nations-en kokatuko da, gaur egun Institutuaren Jauregi (Palais de l’Institut) bezala ezaguna dena.


Akademia Modernoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1816k martxoaren 21eko errege aginduaren arabera, Zientzien Akademiak bere autonomia berreskuratuko dut eraberritutako Frantziako Institutuaren baitan. Estatu burua izango da haren babeslea. Zientzien Akademia bi atal nagusitan antolatuko da: "zientzia matematikoak" (geometria, mekanika, astronomia, geografia eta nabigazioa, fisika orokorra) eta "zientzia fisikoak" (kimika, mineralogia, botanika, landa-ekonomia eta albaitaritza, anatomia eta zoologia, medikuntza eta kirurgia). Era berean, "akademiko libre" izaera sortzen da; hamar izango dira eta ordainsaririk ez badute ere, presentzia eskubide osoa izango dute eta gainerako akademikoen moduan aukeratzen dira.

1835. urtean aurrerapen handi bat emango da: François Aragoren eraginpean, Comptes rendus de l’Académie des sciences aldizkariaren lehen alea agertzen da eta Frantziako eta atzerriko lan zientifikoak zabaltzeko funtsezkoa tresna bihurtuko da.

XX. mendearen hasieran Akademiaren jarduerak eta eraginak gainbehera egingo du, besteak beste, jaitsiera demografikoaren eraginez. Frantzian ematen ari zen ikerketa zientifikoaren hazkundearen aurrean, Akademiak, bere bokazioari zintzo erantzuteko, bere egitura eta helburuak egokitu behar izan zituen. Estatus aldaketa sakon bat abiatuko da, kideengan eta helburuengan eragin zuzena izango duena. Erreforma honen lehen zatiak, maiatzaren 2ko 2002[4] dekretuaren bitartez, 26 kide berriren hautaketak ahalbidetu zuen. Bigarren zatia urtarrilaren 31ko 2003 dekretuaren bitartez onartu zen[5].

Frantziako Zientzien Akademiako kideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

A : Serge Abiteboul ~ Yves Agid ~ Claude Allègre ~ Christian Amatore ~ Sebastian Amigorena ~ Roy M. Anderson ~ Duilio Arigoni ~ Alain Aspect ~ Sir Michael Atiyah ~ Jean Aubouin ~ Pierre Auger

B : François Baccelli ~ Jean-François Bach ~ George Backus ~ Roger Balian ~ John M. Ball ~ David Baltimore ~ Beatriz Barbuy ~ Édouard Bard ~ Françoise Barré-Sinoussi ~ Jean-Marie Basset ~ Étienne-Émile Baulieu ~ Pierre Baux ~ Klaus Bechgaard ~ Jean-Paul Behr ~ Alim-Louis Benabid ~ Alain Bensoussan ~ Paul Berg ~ André Berger ~ Claude Berrou ~ Gérard Berry ~ Alain Berthoz ~ Guy Bertrand ~ Mustapha Besbes ~ Giovanni Bignami ~ Jean-Michel Bismut ~ Jacques Blamont ~ René Blanchet ~ Nicolaas Bloembergen ~ Joël Bockaert ~ Enrico Bombieri ~ Jean-Louis Bonnemain ~ Jean-Michel Bony ~ Armand Borel ~ Christian Bordé ~ Hélène Bouchiat ~ Marie-Anne Bouchiat ~ Jean Bourgain ~ Pierre Braunstein ~ Yves Bréchet ~ Catherine Bréchignac ~ Sydney Brenner ~ Édouard Brézin ~ Haïm Brezis ~ Margaret Buckingham ~ Huy Duong Bui ~ Pierre Buser

C : Henri Cabannes ~ Michel Caboche ~ André Capron ~ Lennart Carleson ~ Curtis Callan ~ Edgardo D. Carosella ~ Alain Carpentier ~ Bernard Castaing ~ Luigi Luca Cavalli-Sforza ~ Anny Cazenave ~ Catherine Cesarsky ~ William Gilbert Chaloner ~ Pierre Chambon ~ Jean-Pierre Changeux ~ Patrick Charnay ~ Bruno Chaudret ~ Yves Chauvin ~ Chen Zhu (sendagilea) ~ Daniel Choquet ~ Yvonne Choquet-Bruhat ~ Joanne Chory ~ Umberto Cordani ~ Philippe Ciarlet ~ Claude Cohen-Tannoudji ~ Claude Combes ~ Françoise Combes ~ Alain Connes ~ Yves Coppens ~ Robert Corriu ~ Riccardo Cortese ~ Pierre Corvol ~ Suzanne Cory ~ Pascale Cossart ~ Georges Courtès ~ Vincent Courtillot ~ François Cuzin

D : Jean Dalibard ~ Thibault Damour ~ Ingrid Daubechies ~ Robert Dautray ~ Michel Davier ~ Henri Décamps ~ Stanislas Dehaene ~ Paul Deheuvels ~ Anne Dejean-Assémat ~ Pierre Deligne ~ Jean-Pierre Demailly ~ Jean Dénarié ~ Jean-François Denisse ~ Derek Denton ~ Jean-Michel Dercourt ~ Bernard Derrida ~ Peter Dervan ~ Pierre Deslongchamps ~ Michel Devoret ~ David Donoho ~ Simon Donaldson ~ Roland Douce ~ Ann Dowling ~ Vladimir Drinfeld~ Denis Duboule ~ Bernard Dujon ~ Catherine Dulac ~ Christian Dumas ~ Henri Duranton ~ Christian de Duve ~ Freeman Dyson

E : Thomas Ebbesen ~ Gerald Edelman ~ Stuart Edelstein ~ Samuel Edwards ~ Jean-Marc Egly ~ Manfred Eigen ~ Pierre Encrenaz ~ Anne Ephrussi ~ Daniel Esteve

F : Ludwig Faddeev ~ Anne Fagot-Largeault ~ Olivier Faugeras ~ Gérard Férey ~ Albert Fert ~ Mathias Fink ~ Alain Fischer ~ Philippe Flajolet ~ Patrick Flandrin ~ Jean-Marc Fontaine ~ Maurice Fontaine (biologiste)Maurice Fontaine ~ Marc Fontecave ~ Jacques Friedel ~ Uriel Frisch

G : Antonio García-Bellido ~ Susan Gasser ~ Walter Gehring ~ Reinhard Genzel ~ Étienne Ghys ~ Jacques Glowinski ~ Roland Glowinski ~ André Goffeau ~ Marcel Golay (astronome)Marcel Golay ~ Maurice Goldman ~ John Goodenough ~ Howard Green ~ Norman Greenwood ~ Mikhaïl Gromov ~ François Gros (biologiste)François Gros ~ Marianne Grunberg-Manago ~ Jean-Pierre Grünfeld ~ Leonard Guarente ~ Robert Guillaumont ~ Roger Guillemin ~ John Gurdon

H : Erwin Hahn ~ Michel Haïssaguerre ~ Theodor Hansch ~ Serge Haroche ~ Heisuke Hironaka ~ Friedrich Hirzebruch ~ Jules Hoffmann ~ Gerard 't Hooft ~ Patrick Huerre ~ Gérard Huet

I : Jean Iliopoulos ~ Alain Israël ~ Masao Ito

J : François Jacob ~ André Jaumotte ~ Claude Jaupart ~ Marc Jeannerod ~ Denis Jérome ~ Pierre Joliot ~ Michel Jouvet

K : Fótis Kafátos ~ Henri Kagan ~ Jean-Pierre Kahane ~ Rudolf Kalman ~ Eric Kandel ~ Daniel Kaplan ~ Pierre Karli ~ Richard Karp ~ Masaki Kashiwara ~ Sergiu Klainerman ~ Wilfrid Kilian ~ Mary-Claire King ~ Daniel Kleppner ~ Aaron Klug ~ Paul Knochel ~ Donald Knuth ~ Maxime Kontsevitch ~ Henri Korn ~ Vladimir Kotlyakov ~ Philippe Kourilsky ~ Jean Kovalevsky

L : Antoine Labeyrie ~ Laurent Lafforgue ~ Anne-Marie Lagrange ~ Jean-Yves Lallemand ~ Kurt Lambeck ~ Yves Laporte ~ Jacques Laskar ~ Gérard Laumon ~ Guy Laval ~ Peter Lax ~ Michel Lazdunski ~ Guy Lazorthes ~ Gilles Lebeau ~ Denis Le Bihan ~ Jean-Baptiste Leblond ~ Jean-Dominique Lebreton ~ Nicole Le Douarin ~ Gérard Le Fur ~ Jean-Marie Lehn ~ Pierre Lelong (mathématicien)Pierre Lelong ~ Yvon Le Maho ~ Michel Le Moal ~ Jean-Louis Le Mouël ~ Pierre Léna ~ Jean-Bernard Le Pecq ~ Xavier Le Pichon ~ Henri Léridon ~ Marcel Lesieur ~ Hervé Le Treut ~ Claude Lévi ~ Rita Levi-Montalcini ~ Ta-Tsien Li ~ Albert Libchaber ~ Amable Liñán ~ Pierre-Louis Lions ~ Jacques Livage ~ Rodolfo Llinas ~ Claude Lorius ~ Daniel Louvard ~ Jacques Lucas ~ William Lucas ~ Henry de LumleyHenry de Lumley-Woodyear

M : Odile Macchi ~ Bernard Mach ~ Bernard Malgrange ~ Bernard Malissen ~ Jean-Louis Mandel ~ Yuri Manin ~ Daniel Mansuy ~ André Maréchal ~ Ghislain de Marsily ~ Goury Martchouk ~ François Mathey ~ Michel Mayor ~ Marcel Méchali ~ Matthew Meselson ~ Bernard Meunier ~ Dominique Meyer ~ Yves Meyer ~ Elliot Meyerowitz ~ Jan Michalski ~ Keith Moffatt ~ Luc Montagnier ~ Dino Moras ~ René Moreau ~ William Jason Morgan ~ Leonard Mortenson ~ Vernon Mountcastle ~ Teruaki Mukaiyama ~ Arnold Munnich ~ James Murray

N : Miguel Nicolelis ~ Louis Nirenberg ~ Jean Normant ~ Gustav Nossal ~ Philippe Nozières ~ Christiane Nüsslein-Volhard

O : Satoshi Omura ~ Luis Antonio Oro ~ Gérard Orth ~ Ernst-Wilhelm Otten ~ Paul Ozenda

P : Jacob Palis ~ Giorgio Parisi ~ Lucio Paternò ~ Eva Pebay-Peyroula ~ Jean-Claude Pecker ~ Georges Pelletier ~ Christine Petit ~ Richard Peto ~ Emilio Picasso ~ Charles Pilet ~ Olivier Pironneau ~ Gilles Pisier ~ Jean-Paul Poirier ~ Alexander Polyakov ~ Yves Pomeau ~ Michel Pouchard ~ Robert Pound ~ Jacques Pouysségur ~ Frank Press ~ Alain Prochiantz ~ Jacques Prost ~ Jean-Loup Puget

Q : Yves Quéré

R : Michael Rabin ~ Miroslav Radman ~ Tiruppatur Ramakrishnan ~ Jean-Pierre Ramis ~ Norman Ramsey ~ Chintamani Rao ~ André Rassat ~ Auguste Rateau ~ Bernard Raveau ~ Félix Rey ~ James R. Rice ~ Alexander Rich ~ Rex Richards ~ Daniel Ricquier ~ Giacomo Rizzolatti ~ Herbert Roesky ~ Michel Rohmer ~ Bernard Roques ~ Jean Rosa ~ Maurice Roseau ~ Jean Rossier ~ Daniel Rouan ~ Didier Roux ~ David Ruelle

S : David Sabatini ~ José-Alain Sahel ~ Jean Salençon ~ Bengt Samuelsson ~ Évariste Sanchez-Palencia ~ Frederick Sanger ~ Philippe Sansonetti ~ Philippe Sautet ~ Jean-Pierre Sauvage ~ Jean-Michel Savéant ~ Jean-Charles Schwartz ~ Eugen Seibold ~ Michaël Sela ~ André Sentenac ~ Jean-Pierre Serre ~ Arndt Simon ~ Pierre Sinaÿ ~ Ionel Solomon ~ Susan Solomon ~ Christophe Soulé ~ Nils Stenseth ~ Gilbert Stork ~ Pierre Suquet

T : Michel Talagrand ~ Paul Tapponnier ~ Philippe Taquet ~ Jean-Marie Tarascon ~ Andrzej Tarkowski ~ John Tate ~ Valentine Telegdi ~ Roger Temam ~ Michel Thellier ~ Pierre Tiollais ~ Bernard Tissot ~ Jacques Tits ~ Maurice Tubiana

V : Alain-Jacques Valleron ~ Gabriele Veneziano ~ Michèle Vergne ~ Jacques Villain ~ Jean-Didier Vincent ~ Claire Voisin

W : Zhen-yi Wang ~ Michael Waterman ~ Robert Weinberg ~ Jean Weissenbach ~ Wendelin Werner ~ Andrew Wiles ~ John Willis ~ George Whitesides ~ Edward Witten ~ Lodewijk Woltjer ~ Kurt Wüthrich

Y : Magdi Yacoub ~ Moshe Yaniv ~ Jean-Christophe Yoccoz ~ Marc Yor

Z : André Zaoui ~ Anton Zeilinger ~ Meinhardt Zenk ~ Ahmed Zewail

Emakumeen egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zientzien Akademiako lehenengo korrespontsala Marguerite Perey izan zen 1962an. Hautatutako lehen kidea Yvonne Choquet-Bruhat izan zen 1979an. Kidetza ukatu zien, besteak beste, Émilie du Châteleti (1749an hila), eta Marie Curieri, 1903an Nobel Saria jaso arren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Frantziako Zientzien Akademia
  2. Émile Saigey, Les Sciences au XVIIIème siecle, Paris, Germer Baillière, 1873, 211 or.
  3. a b Émile Saigey, Op. cit., 213 or.
  4. Aldizkari Ofiziala 104 zki. 2002ko maiatzak 4.
  5. Aldizkari Ofiziala 28 zki. 2003ko otsailak 2..

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]