Txikipedia:Stanislava Walasiewicz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Korrika egiten

Stanisłava Walasiewicz korrikalari eta jabalina/disko jaurtiketalari Poloniarra zen.

Bizitza Pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1911. urtean Polonian jaio zen  eta oso txikia zenean bere gurasoak pobreziatik atera nahi izan zuten eta Poloniatik ihes egitea erabaki zuten AEBra. Atletismoari eta disko/jabalina jaurtiketari  eskaini zion bere bizitza.

Stanisława Walasiewicz

1980ko abenduaren 4an, 69 urte zituela, tiroteo batean hil zuten Cleveland supermerkatu batean, egindako lapurreta batean. Gertatu zitzaiona egunkarietako orrialdeetan agertu egin zen, autopsiak egin ondoren pertsona intersexual bat zela agerian utzi zuten.

Lehiaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere bizitzako konpetizio garrantzitsuena Los Angeleseko Joko Olinpikoak izan ziren (1932). Bere jatorrizko herrialdea, Polonia, ordezkatuz joan zen Estatu Batuar nazionalitatea lortzeko dituen aldaeren ondorioz. Los Angelesen 100 metro lauetan 11'9ko garaipena lortu zuen, Norvegiako Tollien Schurman errekorra berdintzen.      

Varsovian, 200 metroko munduko errekorra lortu zuen  historian 24 segundo baino gutxiago egin  zituen lehen     emakumea izan zen. Errekor honek 17 urtez iraunduzuen indarrean, 1952ko Helsinkiko Joko Olinpikoetan Marjorie Jackson Australiarrak hautsi egin zuen arte.

Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Lehiaketa Non izan zen Postua Emaitza
1932 Joko Olimpikoetan Los Angelesen, EE. UU. 1º 100m

6ª disko jaurtiketa

11,9

33'60

1936 Joko Olimpikoetan Berlin, Alemania 2.ª 100m 11,7
1938 Europako lehiaketa Paris, Frantzia 1.ª 100m

1.ª  200m

2.ª 4 × 100m

2.ª s. longitudean

6.ª jabalina jaurtiketa

11,9

23,8

48,3

5'81

33'33

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://es.wikipedia.org/wiki/Stanis%C5%82awa_Walasiewicz