👶 Jaiotza 1928ko uztailaren 26a Bronx eta New York |
💀 Heriotza 1999ko martxoaren 7a Childwickbury Manor (en) eta Harpenden |
🔨 Lanbidea film-zuzendari |
📷 Argazkiak ikusi |
Stanley Kubrick 1928ko uztailaren 26an jaio zen, Nueva Yorken, eta 1999ko martxoaren 7an hil zen. Stanley Kubrick zinema zuzendari, argazkigile, gidoilari eta ekoizle ospetsua izan zen.
Gaztaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuzendari hau, klase altuko familia judu batean hazi zen. Gazte-gaztetik hasi zen mundu artistikoan, jazz-a, xake eta argazki-gintzako zaletsaunetan. Lehen dokumentala 1951an argitaratu zuen, aurreztuta zuen diruarekin. Hortik aurrera, film gehiago atera zituen eta arrakasta izugarria eduki zuen Hollywood-en.
Film ezagunenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere film ezagunetarikoenetako bat 20001: A Space Odyssey da, baina Spartacus filmak ere nabarmendu zuen bere zinemako karrera profesionalean.
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen filma Fear and Desire izan zen, 1953an, hurrengoa Killer’s kiss izan zen bi urte beranduago.
Hurrengo hamarkadan bi film egin zituen; The killing eta Paths of Glory izan ziren.
Hurrengoa 1962an argitaratuta Lolita izan zen. A Clockwork Orange 1971an, Barry Lyndon 1975an, The Shining 1980an, Full Metal Jacket 1987an eta azken filma Eyes Wide Shut izan zen, 1999an argitaratuta.