đ¶ Jaiotza 1923ko uztailaren 31 New Kensington (Pennsylvania) |
đ Heriotza 2014ko ekainaren 18a Wilmington |
đš Lanbidea kimikari |
đ· Argazkiak ikusi |
Stephanie Kwolek, 1923ko uztailaren 31an jaio zen, eta New Kensington izeneko herrialde batean bizi zen, baina Wilmington-en hil zen, 2014ko ekainaren 18an, hau da, 90 urterekin hil zen. Bere txikitako ametsa medikua izatea zen, biziak salbatzeko, baina, antza denez, Stephanieri dirua falta zitzaion mediku karrera ordaintzeko, beraz, horren ondorioz, Kimika Gradua hasi zuen eta ziztu bizian hasi zen Dupont izeneko zerbitzu famatu batekin lan egiten.
Aurkikuntzak eta lorpenak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Emakume garrantzitsu honek, zientzia farmazeutikoak ikertu zituen lehen emakumea izan zen eta horregatik, oso garrantzitsua zen farmaziaren arloan. Gainera, Stephaniek, 1964. urtean, Kevlar izeneko materiala deskubritzeagatik askoz ospetsuagoa egin zen, eta munduko material garrantzitsuenetakoa izatera pasa zen kevlarra.
Kevlarraren aurkikuntza:[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lehen esan bezala, Stephanie, Dupont izeneko enpresa batean lan egiten hasi zen, horrela, kristalino izeneko likido bat deskubritu zuen eta likido honek kevlarra, bere aurkikuntza garrantzitsuena, deskubritzera eraman zuen.
Kevlarra:[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kevlarra oso tresna praktikoa, oso arraroa eta oso arina da. Material honek, suteei, korrosioari eta beste gauza askori aurre egiten die. Bestalde, babesteko oso material egokia da, poliziaren eta armaden txalekoetarako, kaskoetarako eta babesteko beste gauza asko egiteko erabiltzen da, hau da, hainbat armadetarako eta polizientzako oso erabilgarria izan daiteke. [1][2][3][4][5][6][7] [8]
Erreferentziak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- â (Gaztelaniaz) Stephanie Kwolek | Descubriendo CientĂficas. (Noiz kontsultatua: 2021-03-17).
- â Txantiloi:Es-CL «Mujeres Bacanas | Stephanie Kwolek (1923â2014)» Mujeres Bacanas 2019-09-01 (Noiz kontsultatua: 2021-03-17).
- â (Gaztelaniaz) «Stephanie Kwolek, la quĂmica que ha salvado miles de vidas | Vidas cientĂficas» Mujeres con ciencia 2017-03-07 (Noiz kontsultatua: 2021-03-17).
- â (Gaztelaniaz) «Stephanie Kwolek» Clickmica (Noiz kontsultatua: 2021-03-17).
- â (Gaztelaniaz) «Stephanie Kwolek, la quĂmica que ha salvado miles de vidas | Vidas cientĂficas | Mujeres con ciencia» Mujeres con ciencia (Noiz kontsultatua: 2021-03-17).
- â «Mujeres Inventoras - Museo Virtual - Oficina Española de Patentes y Marcas» historico.oepm.es (Noiz kontsultatua: 2021-03-17).
- â (Gaztelaniaz) «Stephanie Kwolek» Mujeres Ingeniosas (Noiz kontsultatua: 2021-03-17).
- â Stephanie Kwolek. 2021-03-04 (Noiz kontsultatua: 2021-03-17).