Txikipedia:Suge-belar nerbiozuri

Wikipedia, Entziklopedia askea

Suge belar nerbiozuri (Arum italicum)

Deskribapena: 25-40 cm arteko altuera har dezakeen belar landarea da. Hostoak handiak dira, lantza itxurakoak eta berde distiratsuak zain zurixkekin.

Apirila eta maiatza artean loratzen da. Loreak oso txikiak dira eta ardatz baten inguruan agertzen dira, arrak goian eta emeak behean. Espata izeneko hosto berde argi berezi batek babesten ditu. Espatak eta loreak jariatzen duen usain bereziak euliak erakartzen ditu eta horrela polinizazioa ziurtatzen da.

Suge-belarraren espata eta loreak biltzen dituen ardatza.
Suge-belarraren lorea.

Haziak baia itxurako fruitu gorrien barruan agertzen dira.

Bizilekua: Europa mediterraneoan hazten da, leku ilun eta freskoetan (heskaietan, ezpondetan, basoetan…).