Txikipedia:Suge belar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arum italicum belar landarea loretan
Arum italicum loretan

Arum italicum, Suge belarra, milazuloa

Deskribapena: 25-40 cm arteko altuera har dezakeen belar landarea da. Hostoak handiak dira, lantza itxurakoak eta berde distiratsuak zain zurixkekin.

Apirila eta maiatza artean loratzen da. Loreak oso txikiak dira eta ardatz baten inguruan agertzen dira, arrak goian eta emeak behean. Espata izeneko hosto berde argi berezi batek babesten ditu. Espatak eta loreak jariatzen duen usain bereziak euliak erakartzen ditu eta horrela polinizazioa ziurtatzen da.

Haziak baia itxurako fruitu gorrien barruan agertzen dira.

Bizilekua: Europa mediterraneoan hazten da, leku ilun eta freskoetan (heskaietan, ezpondetan, basoetan…).