Diptera

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Dipteroa
Fly June 2008-5.jpg


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Arthropoda
Azpifiluma: Hexapoda
Klasea: Insecta
Azpiklasea: Pterygota
Infraklasea: Neoptera
Goiordena: Endopterygota
Ordena: Diptera
Azpiordenak

Dipteroak (Diptera, grezieratik: di = bi, eta pteron = hego) soilik bi hego dituzten intsektuen ordena bat dira. Talde honetako espezeei atzeko hegoak halterio bilakatu zaizkie. Multzo honetakoak dira etxe-euliak, eltxoak eta ezparak. 120.000 espezie deskribatu dira, baina 240.000 baino gehiago direla kalkulatu da.

Animalia hauen elikadura mota askotakoa izan daiteke: fitofagoak, haragijaleak, parasitoak edo saprofagoak dira. Gehienek 10-20 egun behar dituzte arrautzetik irten ondoren heldu bihurtzeko. Hiruzpalau larba aldi igarotzen dituzte. Larbak zizare formakoak dira eta ez dute hankarik.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Diptera Aldatu lotura Wikidatan