Wikipedia, Entziklopedia askea

Svetlana Gerasimenko

👶
Jaiotza
1945eko otsailaren 23a
Baryshivska Hromada (en) Itzuli
🔨
Lanbidea
astronomo
📷
Argazkiak
ikusi
Svetlana Gerasimenko

Svetlana Ivanovna Guerasimenko sovietar eta tajistaniar astronomoa da, 1945ean jaioa, “67P/Churyumov@–Gerasimenko” izeneko kometa baten aurkitzailea.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1969ko irailaren 11n, Svetlana, Astrofisikako Institutuan lanean ari zela, “32P/Comas Solà” izeneko kometa bati argazkia egin zion teleskopio  bidez.

Argazki hori, Kiev hiriko unibertsitate batek aztertu ondoren, “Comas Solà” kometa zela pentsatu zuten. Hala ere, hilabete bat beranduago, konturatu ziren ez zela kometa hori, beste kometekin konparatuz, ez zuelako “Comas Solà” kometak eduki behar lukeen posizioa.

Azterketa zehatz bat egin ondoren, konturatu ziren ordura arte aurkitu gabeko kometa bat zela argazkian ikusitakoa eta “67P/Churyumov@–Gerasimenko” izena jarri zioten.

Svetlana 67P/Churyumov@–Gerasimenko kometarekin

Aurkikuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]