67P/Txuriumov-Gerasimenko
67P/Txuriumov-Gerasimenko | |
---|---|
![]() | |
Behaketa | |
Gorputz-gurasoa | Eguzkia |
Aurkitzailea | Klim Churyumov (en) ![]() |
Aurkikuntza-data | 1969ko irailaren 11 |
Aurkikuntza-lekua | Almaty |
Honen izena darama | Klim Churyumov (en) ![]() |
Orain duen posizioa ikusi | |
Orbitaren ezaugarriak | |
Apoapsis | 5,6829 AU |
Periapsis | 1,2432 AU |
Ardatzerdi handia | 3,4634 AU |
Eszentrikotasuna | 0,632 |
Orbita-periodoa | 6,44 urte |
Batezbesteko anomalia | 303,71 ° |
Makurdura orbitala | 7,0405 ° |
Periapsiaren argumentua | 12,78 ° |
Ezaugarri fisikoak | |
Albedoa | 0,06 |
Txuriumov-Gerasimenko kometa (errusieraz: Чурюмова — Герасименко), lehengo izena 67P/Txuriumov-Gerasimenko eta batzuetan 67P/C–G, 67P kometa edo soilik 67P, kometa bat da, oraingo periodo orbitala 6,45 urte, errotazio periodoa 12,4 ordu inguru eta gehienezko abiadura 135.000km/h dituena. Hurrengo perihelioa (Eguzkitik hurbilena) 2015eko abuztuaren 13an izan zen. Kometa guztiek bezala, izena aurkitzaileena du, Klim Ivanovitx Txuriumov eta Svetlana Ivanovna Gerasimenko sobietar astronomoak, lehengo aldiz 1969an ikusi zutena argazki plaka batean.
Txuriumov-Gerasimenko ESAren Rosetta misioaren helburua da. Espazio-ontzia 2004ko martxoaren 2an jaurti zen. Rosetta 2014ko abuztuaren 6an elkartu zen kometarekin eta 2014ko irailaren 10ean orbitaratu. Rosettaren lurreratzailea, Philae, 2014ko azaroaren 12an lurreratu zen, eta kometa nukleoan lurreratzen zen lehen espazio-ontzi bihurtu.
Orbitaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Oro har, kometak orbitaz bestelakotzen dira Jupiter ondotik igarotzean eta perturbazio bat jasatean. 1959 baino lehen, Txuriumov-Gerasimenko kometaren perihelioa 2,7 ua (400.000.000 km) inguru zen. 1959ko otsailean, Jupiterrekin eragina jasatean, perturbazioak perihelioa txikitu zen 1.3 AU (190,000,000 km) izateraino, eta horrela mantendu da orain arte.
Kometaren 2009ko perihelioaren ondoren, ikertzaileek ikusi zuten errotazio-periodoa 12,76 egunetik 12,4 egunera igaro zela. Badirudi aldaketa hau sublimazioak eragindako indar-momentuagatik dela.
Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Very Large Telescopek ikusia (2014-08-11)