Wikipedia, Entziklopedia askea

Toil liso ur gaziko arrain kartilaginosoa da.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaraz toil lisoa esaten zaio. Izen zientifikoa Mustelus mustelus da eta latinetik dator. "Erbinudea" esan nahi du, arrain hau erbinudeaaren antzera luzea delako.

Bizkaia aldean modu ezberdin batera deitzen diote. Adibidez, Mundakan "kazoi" deritze.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toil lisoaren marrazkia.

Marrazoen itxurako gorputz luzea du, normalean metro bat neurtzen du. Bizkarraldea gris-marroia du, sabelaldea zuria eta puntu zuriak ditu. Bi hegats ditu bizkarraldean eta bat isatsean. Isatseko hegatsaren goiko muturra askoz luzeagoa da azpiko muturra baino. Burua eta ahoa txikiak ditu eta muturra gorantz begira du. Hortzik ez duen arrain bat da.

24 urtez bizi daiteke.

Bizitokia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ozeano Atlantikoan eta Mediterraneo itsasoan bizi da. 5 metro eta 624 metrotako sakoneran eta marearteko eremutan bizi da. Ur berotako animalia da eta arroka asko dauden eremuak ez ditu atsegin.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   
Talde handiak osatzen ditu eta zakur taldeen antzera ehizatzen dute, horregatik hainbat hizkuntzatan "zakur marrazoak" izena ematen zaie.

Arrain oportunista da eta txikiagoa den edozer gauza ehizatzen du. Krustazeoak, zefalopodoak eta arrain txikiak jaten ditu nagusiki.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marrazoen taldekoa denez espezie bibiparoa da. 10-11 hilabeteko haurdunaldiaren ondoren 4-15 kume izaten ditu. Emeak urtero ugaldu daitezke.

Gastronomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gehienetan ozpinetan marinatzen da sor daitekeen usaina kentzeko. Gatzatu eta keztatu ere egiten da. Gibeleko olioa ere aprobetxatzen da.