Wikipedia, Entziklopedia askea

Marrazo


Marrazoa arrain mota bat da. Hezurrak bigunak ditu; zehazki, kartilagozkoak. Haragijalea da, beste arrainez elikatzen da, eta 50 km/h abiadura har dezake. Hortzak triangelu formakoak ditu, gure letaginak bezalakoak. Gainera, hortzak guk bezala ilaratan antolatuta dituzte. Marrazoek ez dute ondo ikusten, baina usaimen eta dastamen oso ona dute. Uretan dagoen odol tanta bat usaindu dezakete oso urruti egonda. Ospe beldurgarria duten arren, marrazo harrapari handienak bakarrik dira arriskutsuak guretzat. Marrazoek hogeita hamar urte inguru irauten dute bizirik.

Zenbat marrazo mota daude?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marrazo erraldoia

Hainbat mota eta tamainatako marrazoak daude. Bi edo hiru metroko marrazo txiki batetik hasi, eta 18,5 metro luze den eta 21,5 tona pisatzen dituen marrazo erraldoi bateraino. Bestetik, askotariko marrazo espezieak daude, bakoitza berezko ezaugarriekin, eta funtzionamendu eta jokaera ezberdinak dituzte. Beraz, aniztasun handia dago. 360 marrazo espezie baino gehiago existitzen dira hainbat taldetan sailkatuta, eta mundu osoko itsasoetatik banatuta daude. Hona hemen adibide batzuk:

Zer jaten dute?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marrazo zuri bat, jaten.

Marrazoak animalia harrapariak eta haragijaleak dira. Hainbat motatako arrainak jaten dituzte, baita tamaina txikiko bestelako animaliak ere, hala nola, karramarroak, txibiak eta otarrainxkak. Horietaz gain, moluskuak eta txirlak ere sartzen dituzte beren menuan. Planktona eta olagarroak ere gustuko dituzte. Egunero beren pisuaren % 2aren inguru jaten dute. Beraz, ez dute asko jaten.

Non bizi dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marrazo espezie batzuk ur gezetako uretan bizi dira, ibai eta aintziretan. Beste batzuk, aldiz, itsasoan, ur gazitan. Hego Afrikan marrazo asko bizi dira. Arrantzaleak hara joaten dira marrazoak arrantzatzera. Gainera, ez dira toki zehatz batean denbora luze batez geratzen bizitzen. Etengabe mugitzen ari dira itsasoetatik zehar, janari eta aterpe bila.

Nolako gorputza dute?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marrazoek gorputzen alboetan dituzten zakatzen bitartez egiten dute arnasketa. Beste arrainek bezala, ur azpian bizitzeko gaitasuna dute; beraz, beren arnasketa animalia lurtarrenaren guztiz desberdina da.

Marrazoen hortzak

Marrazoen azalaren kolorea zuriaren eta grisaren arteko konbinazio bat da, nagusiki. Azal kolore berezia dute; beraz, egunen batean hondartzan egonez gero, oso erraza izango litzateke horiek desberdintzea, olatuen artean. Marrazoen azala ezkataz osatuta dago, eta ezkatek azkarrago mugitzen laguntzen diete.

   Ba al dakizuEmoji u2753.svg   
Marrazoei izugarrizko beldurra dioten pertsona horiek, fobia sentitzera ailegatu daitezke. Fobia horri selacofobia deitzen zaio.