Krustazeo
Krustazeo | |
---|---|
Kanbriar ertain-gaur egun | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Subfiluma | Crustacea Brünnich, 1772
|
Azpiklaseak | |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | itsaski |
Krustazeoak edo oskoldunak (Crustacea; latinatik crusta, ‘kortika’ eta aceum, ‘zerbaiten izeaera’) Arthropoda filumeko azpifilume bat osatzen duten animaliak dira.
Espezieak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oso filum zabala da. 27.000 espezie izan daitezke baina askoz gehiagoa, zifra hori bost edo hamal aldiz gehiago, oraindik deskubritu gabe daude.[1] Barruan animalia talde desberdinak daude: mantxinsaltoak, karramarroak, otarrainxka eta lanpernak. Krustazeo gehienak uretan bizi dira: itsasoan, ur gazian, ur gezan. Batzuek ere lehorrean moldatu dira; hori da kukurutxen (Isopoda) subordenaren kasua. Krustazeoek, bizi diren habiten zein espezien arabera biologikoki arrakasta handia izan dute. Itsasoak menperatzen dituzte intsektuek lehorra menperatzen duten parean. Krustazeoak ikertzen dituen zientzia kartzinologia da.
Fosilak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fosilen erregistroetan ezagutzen diren lehenengo krustazeoak Kanbriar garai erdikoak dira, Burgess Shale aztarnategian. Han Canadaspis eta Perspicaris aurkitu ziren.
Sailkapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun honako sailkapen hau proposatzen da krustazeoentzat[2]:
- Branchiopoda klasea
- Phyllopoda (Triops, kusku biko brankiopodoak)
- Sarsostraca
- Remipedia klasea
- Cephalocarida klasea
- Maxillopoda klasea
- Ostracoda klasea
- Malacostraca klasea
Anatomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itsaski gehienak klase honetakoak dira: karramarroak, izkirak, ostrakodoak... Euren gorputza 3 zati ezberdinetan banatuta dute: abdomena, toraxa eta burua. Kanpo eskeletua dute eta brankeak. Gehienak itsastarrak dira eta marea artean bizi ohi dira. Baina badaude ur gezatakoak eta baita lehortarrak ere[3]. Gazteak direnean nauplius izeneko larba osatzen dute. Buruan dituzten apendize kopuruaren arabera banatzen dira krustazeoak. Askok lau antena pare dituzte buruan, begi handiak euren buruari itsasiak eta euren atzean barailak izaten dituzte janaria murtxikatzeko. Euren atzean bi maxila dituzte laguntzeko.
Toraxean oinez egiteko hankak dituzte eta askok hagin edo pintzak dituzte hemen ere[4]. Abdomenean beste apendize pare batzuk dituzte eta emeek hauek arraultzak heltzeko erabiltzen dituzte.
Tamaina aldakorra da oso, 100 μm eta 4 metro arteko beso-luzera izanik (handiena Japoniako Macrocheira kaempferi da)[5].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Brusca, R. C. & Brusca, G. J., 2005. Invertebrados, 2.edizioa. McGraw-Hill-Interamericana, Madril, XXVI+1005 or. ISBN 0-87893-097-3.
- ↑ J. W. Martin & G. E. Davis "An Updated Classification of the Recent Crustacea"
- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa
- ↑ Armengol, J. et al. (1986) "Artròpodes (I). Història Natural dels Països Catalans, 9". Enciclopèdia Catalana, S. A., Bartzelona, ISBN 84-85194-84-5
- ↑ Brusca, R. C. & Brusca, G. J., (2005) "Invertebrados", McGraw-Hill-Interamericana, Madrid ISBN 0-87893-097-3
Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Crustacea |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Krustazeo |