Txikipedia:Trinket

Wikipedia, Entziklopedia askea

Trinketea edo trinketa pilota modalitate batzuetan jokatzeko erabili ohi den pilotalekua da.

Elizondoko trinketa

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trinketa lau paretako pilotaleku itxia da, kontrakantxarik gabea, jokorako baliagarriak diren lau edo bost paretaz mugatua: frontisa, atzeko edo erreboteko pareta, ezker-pareta eta eskuinekoa, batzuetan tamborea edo frailea deitzen zaion pareta bat du, frontisari eta eskubi paretari diagonala eginez.

Gero teilatutxoa izeneko egitura bat du ezker paretean, kantxan 1,30 metro barneratzen da eta 2 metro inguruko altuera izan ohi duena, eta bertan jendea egoteko dago eratua. Galeria honek sare bat izaten du erdialdean, katxara begira dagoen horman, eta taula deritzan maldatxo edo plano inklinatu batez dago estalia.

Joko Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Modalitate edo joko ezberdinak ditu: paleta argentina, eskupilota, xare...