Xare

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Xarean jokatzeko tresna. “Xare”a.

Xarea pilota jokoaren espezialitateetako bat da, tenisko erraketaren antzeko tresna batekin trinketean bikoteka jokatzen dena. Ipar Euskal Herrian sortu zen.

Xareko erraketa teniskoa baino txikiago da, zumez edo biribildutako zurezko eraztun lodi batez egina, nahiz eta gaur egun material sintetikoz eginak ere erabiltzen diren. Eraztun horri sokazko sare lasai bat lotzen zaio, eta sare hori erabiltzen da tresnarekin pilota jaso eta eskumutur kolpez frontisera botatzeko. Erraketa gehienez 55 cm luze da. Erabiltzen diren pilotak larruz estalita daude eta 83 gramo inguru pisatzen dute.

Jokoaren ezaugarri nagusia da pilota une batez jasotzen dela, indar eta zehaztasun handiagoz bota ahal izateko. Euskal herritarrak izan ohi dira nagusi nazioarteko lehiaketetan, Frantziaren eta Espainiaren izenean jokatuz; Argentinan ere badu indarra, hara emigratutako euskal herritarrek eramana.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xare jokoak Ipar Euskal Herrian du jatorria, batzuek diotenez jeu de paume jokoaren eboluzio gisa sortua.

Argentinara Juan Carlos Orueren eskutik iritsi zen jokoa, 1885. urtean. Hala ere, Martín Bordalejo El Maestro izan zen xarearen ospearen eta zabalkundearen bultzatzaile nagusia. Club de Gimnasia y Esgrima de Buenos Aires izeneko klubaren xare atala sortu zuen 1892an. Klubaren izen ona eta ospea zela eta, laster zabaldu zen jokoa Buenos Airesen, Argentina osoan eta Uruguaien.

Honela, bere jatorrizko lurraldean Xarea ia desagertzeraino heldu zen bitartean, Hegoamerikan loraldia bizi izan zuen eta txapelketa asko jokatu ziren XX. mendearen lehen erdian zehar. Xarea 1952ko lehen ediziotik egon izan da Munduko Euskal Pilota Txapelketen baitan. Bertan argentinarrak gailendu izan ziren, nagusik 1980 ingurura arte.

Ondorengoak dira xarean nabarmendutako argentinarrak: Pedro Olhagaray, Amadeo Spinetto, Ignacio Urbistondo, César Rodríguez Egaña, Victoriano Artadi, Julián Amundarain, Jorge Ríos, Ricardo Olivieri, Pedro, Juan eta Alberto Labat anaiak, Basilio Balda, Roberto Elías, Héctor Leyenda, Ricardo Bizzozero, Eduardo Frigerio y batez ere Vicente del Río, historiako xare jokalaririk onena bezala ezagutzen dena. Uruguai ere xare jokalari onen harrobi izan da, hala nola, Pedro Belzagui eta José Pereyra Lucas.

1970eko hamarkadaren amaieratik beherakada hasi zen. Xareak indarra galdu zuen Argentina eta Uruguaien, paleta jokoaren indartzearekin batera. Aldi berean, Ipar Euskal Herriko trinketeetan berezko ondare bezala zaintzearen ondorioz, bertako jokalariak argentinarren mailara heldu ziren eta munduko maila gorenean kokatu ziren. Ordutik, Ipar Euskal Herria eta Frantzia dira jokalri onenen harrobi. Horien artean, nabarmentzekoak dira Michel Garbisu eta Patrick Lasarte aitzindariak eta Olasagasti, Ameztoy, Peyo Sanglar, Mattin Celan edo Olivier Laberdesque biarnotarra, hauen jarraitzaileak.

Hego Euskal HerrianIrurako Eskola" da aipagarriena. Orokorrean ezaguna izan ez arren, Iruran pilotaren aldaera honen inguruko interes berezia dago, herriko kale bati “Xare” izena jartzeraino heltzen dena. Argentinatik heldutako apaiza izan zen 1920 inguruan herrira ohitura hau ekarri zuena. Hasiera batean elizako arkupeetan jokatzen zen, baina 1950 inguruan ohitura galdu egin zen, erreminta faltagatik. 1970eko hamarkadan herriko hainbat gaztek berreskuratu egin zuten eta Argentinara joan ziren une hartako jokalari onenen eskutik teknika hobetzera. Ordutik, Irurako gaztearak izan dira Espainiako selekzioa Munduko Txapelketetan ordezkatu behar izan dutenak, 1998an txapeldu izatera heldu zirelarik. Irurako Eskolan José Inazio Lopetegi nabarmentzen da, munduko txapela eskuratzeaz gain Frantziako txapeldun izatea ere lortu baitzuen.

Xarea Munduko Euskal Pilota Txapeleketetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Znb. Urtea Egoitza Urrea Zilarra Brontzea Txapeldunak
I 1952 Donostia
(Euskal Herria)
Argentina Argentina Uruguai Uruguai J.Labat / R.Elías
II 1955 Montevideo
(Uruguai)
Ez zen jokatu
III 1958 Miarritze
(Euskal Herria)
Argentina Argentina Uruguai Uruguai J.Labat / R.Elías
IV 1962 Iruñea
(Euskal Herria)
Argentina Argentina Uruguai Uruguai J.Labat / R.Elías
V 1966 Montevideo
(Uruguai)
Argentina Argentina Uruguai Uruguai J.Andrade / R.Elías
VI 1970 Donostia
(Euskal Herria)
Argentina Argentina Uruguai Uruguai Frantzia Frantzia R.Bizzozero / R.Elías
VII 1974 Montevideo
(Uruguai)
Argentina Argentina Uruguai Uruguai Frantzia Frantzia R.Bizzozero / H.Leyenda
VIII 1978 Miarritze
(Euskal Herria)
Argentina Argentina Frantzia Frantzia Uruguai Uruguai R.Bizzozero / H.Leyenda
IX 1982 México
(Mexiko)
Frantzia Frantzia Argentina Argentina Espainia Espainia P.Lasarte / M.Garbisu
X 1986 Gasteiz
(Euskal Herria)
Frantzia Frantzia Argentina Argentina Espainia Espainia P.Lasarte / M.Garbisu
XI 1990 Kuba
(Kuba)
Frantzia Frantzia Espainia Espainia Argentina Argentina P.Lasarte / F.Olasagasti
XII 1994 Donibane Lohitzune
(Euskal Herria)
Frantzia Frantzia Espainia Espainia Uruguai Uruguai Ameztoy / Olasagasti
XIII 1998 Mexiko
(Mexiko)
Espainia Espainia Frantzia Frantzia Argentina Argentina J.Lopetegi / J.Larrarte
XIV 2002 Iruñea
(Euskal Herria)
Frantzia Frantzia Espainia Espainia Kuba Kuba M.Celan / P.Sanglar / O.Laberdesque / J.Sistiague
XV 2006 Mexiko
(Mexiko)
Frantzia Frantzia Espainia Espainia Argentina Argentina O.Laberdesque / P.Sanglar / B.Driolet / J.Sistiague
XVI 2010 Pau
(Frantzia)

Historiako domina banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mexiko 2006ra arte
Postua Selekzioa Urrea Zilarra Brontzea Guztira
1 Argentina Argentina 7 2 3 12
2 Frantzia Frantzia 6 2 2 10
3 Espainia Espainia 1 4 2 7
4 Uruguai Uruguai 0 6 2 8
5 Kuba Kuba 0 0 1 1
GUZTIRA 14 14 10 38

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bideoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]