Wikipedia, Entziklopedia askea
Txaramelak.

Txaramelak ez-zuzenki kolpaturiko idiofonoak dira. Toki batzuetan tarrañuelas ere esaten zaie. Harrizkoak direnean arxalu izena hartzen dute.

Nolakoak dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zurezko taulatxo parea da. Tokian toki itxura ezberdinak hartzen dituzte.

Nola jotzen dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi taulatxoak, hatzen artean heldurik, kastaineten gisa jotzen dira.

Txaramelak euskal herri-musikan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan halakoak dantza doinuak erritmikoki laguntzeko erabili dira.

Durangaldean paluek izena hartzen dute eta hatzekin hobeto heltzeko forma berezia izaten dute.