Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea
👨‍👨‍👦‍👦
Biztanleak
47.123.531
🔎
Azalera
241.038 km²
🏙️
Hiriburua
Kampala
📷
Argazkiak
ikusi
Ugandako bandera
Munduko kokapena
Ugandako sabana

Uganda Afrika ekialdean dagoen estatu demokratikoa da.

Uganda edo Ugandaren Errepublika, Afrika ekialdean dagoen estatua da. Hego Sudan du iparraldean, Kenya ekialdean, Tarzania eta Ruanda hegoaldean eta Kongoko Errepublika Demokratikoa mendebaldean. Guztira, 241.038 kilometro karratuko azalera du. 48 milioi biztanle ditu, horietatik 8,5 milioi biztanle bertako hiriburuan, Kampalan, bizi dira. Kampala hiria Uganda ekialdean dago. Bertako hizkuntza ofizialak swahilia eta ingelesa dira, hala ere, hizkuntzarik zabalduena luganda da.

Eremuaren zatirik handiena erdialdeko Afrikako goi-ordokiak hartzen du. Mendebaldeko muga (Kongoko Errepublika Demokratikoaren ingurutik) Virunga eta Ruwenzori mendilerroez osatzen da, eta Rift haranaren zati bat ere hartzen du. Rift haranak Albert aintzira eta Nilo ibaiaren zati bat hartzen du. Ugandako Virunga mendikateak Muhavura sumendian du gailurra. Aipatutako sumendiak 4.127 m. ditu. Ugandako mendirik altuena Margherita da, eta 5.109 m. ditu.

Flora eta fauna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldean eta erdialdean dauden sabanak dira landareria zabalduena duten eremuak. Hegoaldea, aldiz, lursailez beteta dago, baina zuhaiztiak eta belardiak ere badaude. Mendietan, oihanak aurki ditzakegu, eta gailurretan, berriz, goi-larreak.

Herrialde honetan, animalia espezie ugari bizi da; gorilak, txinpanzeak, elefanteak, jirafak eta hipopotamoak dira aurkitzen diren ugaztun mota ugarienak.

Ugandak aintzinako Buganda Erresumatik hartu zuen izena. Duela 1.700-2.300 urte Bantú hiztunek eskualdea kolonizatu zuten. Bi potentzia hauek aliatuak ziren batzuetan, beste batzuetan, aldiz, elkarren hartean lehiatzen zuten. 1894an Erresuma Batuak lurraldea guztiz konkistatu zuen, baina 1962an Erresuma batutik independizatu zen. 1971ean, Idi Aminek boterea hartu zuen eta ia hamarkada batez aginte militarrean gobernatu zuten. Gaur egun, 1986etik, Yoweri Musevenik du boterea.