Rwenzori
| Rwenzori | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Mendirik altuena | Stanley mendia |
| Garaiera | 5.109 m |
| Mota | mendikatea |
| Luzera | 120 km |
| Zabalera | 65 km |
| Azalera | 1.000 km² |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 0°23′09″N 29°52′18″E / 0.38583333333333°N 29.871666666667°E |
| Honen parte da | Rift Haran Handia |
| Geologia | |
| Material nagusia | Arroka metamorfiko |
Rwenzori (1980 arte, Ruwenzori izena erabili zen) edo Ilargiaren mendiak[1] Erdialdeko Afrikako mendikatea da, Uganda eta KEDaren arteko mugan kokatuta. Kilimanjaro eta Kenya mendiekin batera, bere mendirik altuenak elur-iraunkorra duten Afrikako mendi bakarrak dira. Batzuen ustez, Rwenzoriak Klaudios Ptolemaiosen "Ilargiaren mendiak" dira.
Mendikateak 120 km luzera eta 65 km zabalera ditu. Sei mendikotetan banatuta dago:
- Stanley mendia (5.109 m),
- Speke mendia (4.890 m),
- Baker mendia (4.843 m),
- Emin mendia (4.798 m),
- Gessi mendia (4.715 m), eta
- Luigi di Savoia mendia (4.627 m).
Eskualdea hezea da oso eta normalean mendiak hodeiz beteta daude. Ia mendikate gehiena Gizateriaren Ondarea da eta bi parketan banatuta dago: Ugandako Rwenzori Mountains National Park eta Kongoko Errepublika Demokratikoko Parc National des Virunga.
Rwenzori ikusteko lehendabiziko europarra Henry Morton Stanley zen, 1889an. Lehenengo igoera 1906an Abruzziko kondeak egin zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (2012-03-30). 167. araua: Saharaz hegoaldeko Afrikako toponimia. .
