Wikipedia, Entziklopedia askea

Umetoki

Umetoki edo uteroa emakumeen eta beste ugaztun emeen ugal-aparatuko organo bat da. Ehun muskularrez osatua da, gizakien kasuan udare edo madari forma du eta maskuriaren eta ondestearen artean dago, sabelean. Umetokian garatzen da enbrioia lehendabizi eta umekia gero.

Umetokiak emakumeen gorputzeko muskulurik indartsuenetako batzuk ditu. Izan ere, emakumea haurdun ez dagoenean, 7,5 cm inguru luze eta 5 cm zabal da; baina emakumea haurdun dagoenean, umetokiko muskuluek asko handitu bear izaten dute umekia hazi ahala, eta, umea jaiotzera doanean, kanporantz bultzatzen lagundu behar dute, ama erditzean.

Umetokiaren anatomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi zati nagusi ditu: gorputza eta lepoa. Gorputzak triangelu forma du; lepoa zilindrikoa da eta baginarekin konektatuta dago, zulo baten bitartez. Zulo horretatik ateratzen da kanpora hilekoaren odola, eta bertatik sartzen dira espermatozoideak.

Goiko aldean, umetoki-tronpek edo umetoki-tronpek umetokia obulutegiekin konektatzen dute. Obulutegiak hilero obulu bat sortzen du eta obulu hori tronpetan geratuko da. Espermatozoide batek obulua ernaltzea lortuz gero, obulua umetokiaren gorputzera jaitsiko da eta haren pareta bati itsatsita hasiko da garatzen, enbrioi bat sortuz.