Enbrioia gizon baten espermatozoideak emakume baten obulua ernaltzen duenean sortzen da. Elkartzean, izaki bizidun berri bat sortzen dute. Grezierako enbrioi hitzak "jaio ez den umeki" esan nahi du.
Enbrioi hitza ugaztunentzako erabiltzen da batez ere. Horregatik, baita gizakientzako ere. Gizakien kasuan, izaki bizidun berria zortzi aste betetzen dituen arte deitzen da enbrioi. Gero umekia da.
Haurdunaldiak denbora jakin bat irauten du. Medikuek haurdunaldiaren asteak kalkulatzen dituztenean, azken hilekotik hasita egiten dute. Baina enbrioia bi aste inguru gazteagoa da beti. Obuluak eta espermak bat egiten dutenean hasten da bere adina.
Nola garatzen da enbrioia?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ernaldu ondoren, zelulak behin eta birritan zatitzen dira. Zelula bat bi zelulatan da. Bost egun eta gero, 100 inguru daude, bakoitza milimetro 1 baino txikiagoa. Enbrioia umetokira mugitzen da eta haren paretan itsasten da. Honi "ezarpena" esaten zaio. Ordutik aurrera, amak ez du hilekorik, bestela enbrioia galduko lukeelako.
Lehenengo astearen bukaeran enbrioia amaren karenari lotzen zaio. Karena organo bat da, zilbor-hestearen bidez enbrioiari elikagaiak eta oxigenoa ematen dizkiona. Kontsumitzen den oxigenoa berriro joaten da bueltan karenera zilbor-hestearen bidez.
Zelulek zatitzen jarraitzen dute, eta era selektiboan egiten dute: bosgarren astearen amaieran, enbrioiak dagoeneko giltzurrunak, gibela, hesteak, burmuina eta beste organo garrantzitsu batzuk ditu. Seigarren astean bihotza taupadaka hasten zaio. Orain, enbrioiak mahats-ale baten edo mugurdi baten tamaina dauka. Likido amniotiko deitzen den likido batean flotatzen du.
Zortzigarren astean burmuina martxan jartzen da. Enbrioiak besoak, eskuak eta hatzak dauzka, eta baita hankak, oinak eta behatzak ere. Mugitu egiten da, eta itzulipurdiak ere egiten ditu. Amak oraindik ezin du sentitu, baina ekografiaren irudian ikusi daiteke. Orain 3 bat zentimetroko tamaina du eta 4 bat gramo pisatzen ditu. Organo guztiak dituenez, bederatzigarren astetik aurrera enbrioiari ez zaio enbrioi deitzen, umeki baizik.