Txikipedia:Ur-jauzi

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ur-jauziak fenomeno natural bat da, geologikoa. Ur ibilgu bat luzea denean amildegi batetik behera joaten den fenomenoari deritzogu ur-jauzia.

Munduko ur-jauziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ur-jauzia.

Munduan badaude 900 metro baino garaiagoak diren ur-jauziak: Venezuelan, Hego Afrikan, Perun, Estatu Batuetan... Altuena Venezuelan dago eta Angel du izena 970m-ko altuera duen amildegitik doan ur-jauzia da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behean dauden arrokak bigunagoak izaten dira goikoekin konparatuta, baina urteak pasatuta higatu egingo dira. Aldatu egiten dira, denbora eta urtaroen zehar.

Fenomeno natural politena kontsideratzen da. Ur-jauzi batzuk erabiltzen dira energia hidroelektrikoa sortzeko. Hauen altuera ez da guztietan berdina, amildegia zenbat eta handiagoa izan, orduan eta handiagoa izango da ur-jauzia.

Ur-jauzien bidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ur-jauzia ibai ibilguaren zatiari deitzen zaio, non, kanalean dagoen desnibel handia dela eta, grabitatearen eraginez ura bertikalki erortzen da.

Ur-jauzi ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondorengoak dira munduko hiru ur-jauzi ospetsuenetarikoak: