👨👨👦👦 Biztanleak 642 |
🔎 Azalera 15,37 km² |
🏙️ Hiriburua Urdiain |
📷 Argazkiak ikusi |
🗺️ |

Urdiain Nafarroako herri txiki bat da. Sakana bailaran dago Altsasu eta Iturmendi artean. Ataunekin eta Urbasarekin egiten du muga. 2019an 653 pertsona bizi ziren. Euskaldun kopurua %74 zen 2001ean.
Natura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Burunda ibaia Urdiaindik pasatzen da. Haritz asko daude basoan. Bi baso daude: beheko basoa Sarabe inguruan, Ataun aldera eta goiko basoa, Urbasara igotzen. Urbasan pagoak ere badaude.
Izen toponimikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bargea: amildegia, Urbasa mendiaren aldapa hori dena.
- Zikoetata: Soro baten izena da.
- San Pedro: dagoen baseliza bat. San Pedro baseliza erdia Urdiainen eta bestea Altsasun.
- Erburua: herria bukatzen delako. Erburuan hil zen azken jentila.
- Kortela: lehen zegoen etxe bat, soldaduen kuartela.
- Berroeta: mendiari kendutako lurrak, landutakoak.
- Laineteko haitza: urdiaindarrek esaten dute izen honek esan nahi duela leihoa dagoen haitza.
- Deztera: harrizko gurpil bat erramintak zorrozteko balio zuena.
- Arloska: Altsasura joaten den bidea eta daude sei etxe.
- Goikoarrateta: piszinaren atzean harri artean dagoen bidea.
- Txozazelaia: txoza bat zegoen eta ehiza egiten zen. Lurraren azpian zegoen, eta uso bat ateratzen zuten soka batekin eta besteak etortzen zirenean tiro egiten zieten.
- Sanmartinkalde: kanposantua dagoen kalea da Sanmartinkalde. Lehen zegoen baseliza bat deitzen zena San Martin.
- Galartza: Galartzak zuhaitz hila esan nahi du, eta ikatzarekin zer ikusia du.
- Batzarramendi: bertan batzar asko egiten ziren, Burundako alkatea eta Iruritako gazteluko burua elkartzen ziren.
- Maubia: Iturmendin Maugia esaten dute eta Urdiainen Maubia.
- San Migel: San Migel da lehen baseliza bat zegoelako San Migel deitzen zena. Garai batean legena zuten urdiaindarrak bertan sartzen zituzten, besteak ez kutsatzeko.
- Goienkalde: garai batean Urdiainek zituen bi alde, goiko partea zen Goienkalde eta beheko partea zen Barrenkalde. Orain kale bat da.
- Otalde: lehen herriaren erdia banatzen zuen goitik behera; Otalde Iturmendi aldean zegoen, besteak bizi ziren Atximistalden, Altsasu aldera.
- Buztintza: bertan lokatza asko zegoen lehen, eta lokatz hori buztin bezala erabiltzen zen.
Jaiak eta kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jai asko ospatzen dira, lehenengoa Urte Berri egunean, iturritik ura hartzen dela eta edan da apaizaren etxetik pasa eta gero. "Ur goiena, ur barrena, urte berri egun ona" esaten da.
Inauterietan momoxarroak eta Mantaguna ospatzen da. Mantagunan abesti bat dago: "Mantaguna, guna, guna, guna, zakuen kunkuna". Momoxarroekin abesten da "Momoxarro xirri kiti xarro, esportero molinero. Zaia janda putza bero, arre compañero."
Sanjuanetan sua egiten da eta baselizara joaten da dantza egitera eta suaren gainean salto egiten da. Neskek dantzatzen dute eta abesti hau kantatu:
« |
San Juanen Kantaita Egu bai egun honek San Juan diruri |
» |
San Pedro eguna da festa nagusia. San Pedro baselizan egiten da erromeria eta zortzikoa dantzatzen da. Festa txikiak abuztuan dira, Andramauzko festak dira.
Azaroan Gau Beltza ospatzen da eta abenduan Olentzero.
Lana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Enpresa handiena Magotteaux eta Viscofan dira.