Wikipedia, Entziklopedia askea
👨‍👨‍👦‍👦
Biztanleak
418
🔎
Azalera
10 km²
🏙️
Hiriburua
Iturmendi
📷
Argazkiak
ikusi

Iturmendi Sakanako herri bat da, Nafarroako ipar mendebaldean kokatzen da. 2020an 411 biztanle ditu. Urdiain eta Bakaiku artean dago. Iparraldean Ataun dago eta hegoaldean Urbasako Santa Marina. Burundako sei udalerrietako bat da.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iturmendiko biztanleria

Kale izenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zelaia: Belarrez inguratutako kalea.
  • Kamiozar: Bide zaharra.
  • Barrenkale: Barruko kalea.
  • Txorralde: Iturri baten izena.
  • Kontsistorial: Udaleko etxe bat da.
  • Atxumendi: Mendi gune izala.
  • Elizalde: Elizaren partea da.
  • Zirrinkale: Enaren kalea.
  • Santa Marina kalea: Mendiaren izen bera duen kalea da.
  • Erburu kalea: Herrien goiko zonaldea.
  • Estafeta: Iruñako kale famatuaren izen bera duen kalea da.
  • Arloskabide: Lehen harri handiz eginda zegoen bidea da.
  • Txoritai: Bere gainean txori asko igarotzen diren kalea da.
  • Ostatuko kalea: Bere inguruan etxeak daudelako.
  • Arrano Beltza Enparantza: Bertan arrano bat gainean duen iturri bat dagoelako deitzen da horrela.

Iturmendiko abizenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gabirondo: Mailu handi baten antzeko tresna ondoan zegoen lekua.
  • Goikoetxea: Zonalde bateko goiko etxea.
  • Galartza: Zuhaitz lehorraren multzoa.
  • Artieda: Arteak (zuhaitz mota bat) dauden lekua.
  • Lanz: Nafarroa iparraldeko udalerri baten izena.
  • Mazkiaran: Mahatsondoetako beheko partea edota bailara baten izena da.
  • Mendia: Naturguneetan dauden goraguneak dira.
  • Amundarain: Erkametz askoren mendia.
  • Irisarri: Etxeak elkarrengandik oso gertu dituen hiri bat.
  • Lopez: "Lope semea" izeneko abizen patronimikoa da. Lope Lupus-en forma espainoletik dator, "otso" esanahia duen latinezko izen pertsonala. Lopes-ek Lopez Amerikako Estatu Batuetako 21. abizen ezagunena eta 4garren abizena hispaniarik ohikoenetakoa da. Argentinako azken bost arruntenak ere badaude. Abizen horren aldaketak askotan Portugaletik dator.

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • San Migelak: San Migelak maiatzak 8 ospatzen dira. Egun horretan, lehenengo meza bat egiten da Iturmendiko elizan. Gero, ospakizunak egoten dira. Musika egoten da plazan eta bazkariak egiten dira.
  • Ihauteriak: Inauterietan jendea mozorratzen da, Jitamotxorroak ohikoak dira eta handiek zein txikiek elkar jotzen dute. Oso gogor jotzen da, ordubetean zehar (hamaiketatik-hamabietara). Coronavirus-agatik bederatzietatik hamaiketara aldatu da.
  • Maiatza: Maiatzak batean igotzen da Maiatza. 20,25 metroko pago enbor bat da Maiatza. 18 urteko kintoak joaten dira maiatzaren bila, moztu egiten dute eta plazara eramaten dute igotzeko. Gutxienez ordu erdiko lan ikusgarria izaten da. Maiatza udaberriaren lekuko moduan igotzen da. Maiatza bukaeran kentzen dute pago enborra.
  • Santa Marina eguna: Santa Marina (1064 m) ermita bat da, eta Urbasa mendizerran kokatuta dago. Trinitate egunean Santa Marinara igotzen da eta gero arratsaldean jaitsi eta jendeari iturrira botatzen zaio.
  • Gabonak: Gabonak Iturmendin Abenduaren 24an hasten dira. Cencerrada egiten da, 19:00etan Olentzero agertzen da, herritik bira egiten dugu eta bitartean goxokiak botatzen ditu bidetik. 20:00tan bukatzen da eta jendea etxera joaten da ondoren afaltzera. Hurrengo egunean opariak irekitzen dira.
  • Pilara eguna
  • Izara eguna: Izara Iturmendin kokatuta dago eta ermita bat da. Izarara joaten da eta lehenengo elizara joaten da eta bertan janaria  eta edaria banatzen dira. Txikiek jolasten dute eta ondo pasatzen da, Izarara joaten da hamaiketakoa hartzera.
  • Santa Ageda: Otsailaren 5ean eta bazperan Santa Ageda egunean eskolara jantzita etortzen gara. Goizean makilak hartzen ditugu eta patiora ateratzen gara. Patiora aterata eta makilekin lurra kolpatuta Santa Ageda abestia abesten dugu. Ondoren herrira janaria eskatzera joaten gara; baina eskatu baino lehen, Santa Ageda abestia abesten dugu. Gero eskolara etorri eta hartutako janaria eskolan jaten dugu.


Iturmendiko ermitak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Santa Marina: Baseliza auzokideen erabakiz eraiki zen 1621ko abuztuaren 29 egindako bilkuran. Harri lanak Francisco de Igarcabal Azkoitiko bizilagunaren lanak izan ziren. Santa Marina  Urbasako mendilerroaren laugarren puntarik altuena da 1.068 metrorekin. Mendebaldean Bargagain eta ekialdean Iruaitzeta mendiak ditu. Tontorrean Santa Marinako baseliza dugu. Iturmenditik, Urdiainetik eta Bakaikutik abiapuntua dago.
  • Izara: Asuncion Andre Mariaren baseliza solidarioa da. Iturmendiko (Nafarroa) herritik 900 metro iparraldera eta Arakil ibaiaren ezkerreko ertzean kokatzen da, Burunda ibaia bezala ere ezagutzen dena.
  • Pilara: Iturmendiko iparraldean dago Izara baino lehenago herritik gertuago. 1711n berreraiki zen. Bidearen ondoan dago. Esaten da XVII. mendean bertan herri bat zegoela.
San Pedro ermita
  • San Pedro: Iturmendiko hegoaldean dago. 1260. urtean ermita hau eraikia zegoen. Txorraldeko iturritik gorantz dago eta Santa Marinara igotzean edo jaistean ikusiko da.
Izarako ermita
Izara ermita
Pilarako ermita