Wikipedia, Entziklopedia askea
Pagoa udazkenean

Pagoa Fagazegoen familiako zuhaitz hosto erorkorra da, bere euskal izena latinezko fagum hitzetik dator. Jatorriz, Asiakoak, Europakoak eta Amerikakoak dira, baina munduko leku ugaritan aurki daitezke.

Pagoz osatutako basoei Pagadi esaten zaie eta Euskal Herrian dugun pagadi zabalena Iratikoa da. Pagadiak baso itxiak eta oso ilunak dira, hostoak modu horizontalean kokatzen direnez, ia ez da eguzkiaren argirik iristen lurrera.

Espezieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pagoen hamar espezie desberdin ezagutzen dira, baina gehien landatzen dena Pago arrunta da (Fagus sylvatica). Europako pago arruntarik altuena Euskal Herrian dago, Zuberoako Larraine herrian eta 51 metro luze da.

Pagoaren hostoak udazkenean

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuhaitz honek azal grisa eta leuna du, bere egurra oso ona da, lantzeko erraza eta beraz, oso preziatua.

Hostoak

Udaberrian hazten zaizkie ertz zorrotzeko hosto berriak eta hauek udazkenean erraz erortzen dira. Bere hostoek 5-15 zentimetro luze eta 4-10 zentimetro zabal dituzte. Gainera, loreak txikiak ere hazten zaizkie eta hauek sexu bakarrekoak izaten dira. Sustraiak berriz, oso hedatuak ditu, ez dira sakonera handikoak baina zabaleran asko hedatzen dira.

Pagoaren enborra gris kolorekoa da

Neurriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuhaitz handia da, 50 metroko luzera eta 8 metroko diametroa izatera iritsi daiteke, normalean 40 metro luze eta 2 metro inguruko diametroa izan arren.

Fruitua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pagoek ematen duten fruituari pagaxa edo pagaxia esaten zaio eta 1-3 zentimetro artean neurtzen du. Intxaurrarekin batera, pagatxa urtxintxa edo muxarra bezalako animalien janaririk gogokoenetakoa da. Dena dela, aipatzekoa da pagoek 30-40 urte inguru bete arte ezin dutela fruiturik eman. Zuhaitz mota hau 300 urte bizitzera iritsi daiteke.

Pagoaren kolorea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pagoaren enborra gris kolorekoa da, adarrak altuak izan ohi dira eta bere hostoak udaberrian eta udan berdeak izaten dira eta udazkenean aldiz, laranja eta horiak.

Zer nolako bizi-baldintzetan bizi dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuhaitz hauek lur emankorretan garatu ohi dira, batez ere kare maila handia duten zoruetan. Klima kontinentala duten lekuetan hazten da, izan

ere, ez ditu lehorte ezta ureztapen ezak onartzen. Jasan dezakeen tenperatura altuena 30ºC-koa da, eta baxuena aldiz -18ºC-koa.

Bizitzeko baldintzak onak badira, 300 urte bizi daitezkeen zuhaitzak dira.

Pagoaren ilustrazio botanikoa.
Pagoaren hazia

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuhaitz honek

loretxo batzuk sortzen ditu; hauek, oso txikiak eta sexu bakarrekoak dira. Zuhaitzeko adarretik udaberrian ikus ditzakegu, eta haizea egiten duenean, loretxo horiek duten polena haizearekin batera beste lore batzuetara joaten dira. Bertan, ernaldu egiten dira, eta ondorioz, fruituak sortu. Fruituak, hazi bat edo hiru izan ditzake, eta pagatxa, pagazi edo pagoaren ezkur deitzen dira. Hauek jan egin daitezke.

Enborraren erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pago egurrarekin egindako pala.

Pagoaren egurra oso preziatua da zurgintzan, izan ere, lantzeko oso erraza da. Paper masa egiteko egokia da eta baita beheko su, sutegi eta berogailuetarako.

Antzinako ikazkintzan oso erabilia izan da. Gainera, beste egun mota batzuk ere erabili izan diren arren, pilota jokorako palak ere pagoz egin izan dira, gogorra delako baina ez hauskorra.

   Ba al dakizu   
  • Pagoek 30-40 urte bete arte ez dute fruiturik ematen
  • Iraganean, pagatxak (pago fruituak) biltzen ziren eta epe luzeko kontsumorako biltegiratzen, janari eskasia handienetan.
  • Abereentzako janari iturri garrantzitsua ziren, landare oliotan eta proteinatan aberatsak baitira.
  • Intxaurrarekin batera, pagatxa urtxintxen janaririk gogokoenetakoa da.