Wikipedia, Entziklopedia askea

Urumea

Urumea

Maria Kristina zubia Donostia.JPG

Maria Kristina zubia, Urumearen gainean, ibaia Donostiatik igarotzean
Kokapena Gipuzkoa
Luzera 46 km
Arroa 192 km²
Batez besteko emaria 10 m³/s


Urumea ibaia Ezkurra mendatean jaiotzen da (Nafarroa), eta Donostian (Gipuzkoa) itsasoratzen.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guztira, 45 kilometroko ibilbidea egiten du. Ibilbide horretan, Goizueta, Hernani, Astigarraga eta Donostia zeharkatzen ditu.
Hainbat errekaren urak jasotzen ditu bere bidean; horien artean, Elama, Añarbe, Zumarrezta eta Urdiñola ibaiadarrenak.
Ibaiaren sakonera ez denez oso handia, ibaiak ur asko eramaten duenean (udazkenean eta neguaren hasieran, bereziki), askotan gainezka egiten du, eta uholdeak sortzen dira ibaiaren inguruko auzoetan.
Goizuetan, Urumea ibaiari Errekaundi deitzen diote.

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]