Txikipedia:Uxune Martinez Mazaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1969ko otsailaren 15a
Garai
🔨
Lanbidea
zientzialari
📷

Uxune Martinez Mazaga soziologian lizentziatua eta zientzia dibulgatzailea da. Euskampus Fundazioko partaidea da.

Lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi master egin ditu: 1996/97 ikasturtean Giza Baliabideen Kudeaketan eta Garapenerako Masterra EHUn eta 2013/14 ikasturtean Mondragon Unibertsitatean “Komunikazio Erakundeetan Aditua”

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uxune Martinez Mazaga Bizkaian jaio zen 1969ko otsailaren 15ean.

2009an Dokumentazio eta Eduki Digitalen Kudeaketari buruzko II. Jardunaldiak antolatu ziren EHUko Leioako Kanpuseko Liburutegi Nagusian, eta bertako aditu taldearen parte izan zen.  

1996an Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena, Enpresak Eratzeko Gazteentzako XI. Ideia-Lehiaketara aurkeztu zuen proiektuak  “HIRU KOMUMIKAZIOA SOCIEDAD COOPERATIVA” k 3. Saria, lortu zuen.

2017 eta 2020ko maiatzean CAF-Elhuyar sarietan epaimahaiko kidea izan zen  zientzia eta teknologiaren dibulgazioko lanen atalean.

Uxune Martinez Mazaga

UPV/EHUko Uda Ikastaroak Fundazioko partaidea da.

Euskampus Fundazioko kidea da 2011n sortu zenetik.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Martinez, Uxune. (2020-12-14). Uxune Martinez Mazaga. (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).