👨👨👦👦 Biztanleak 591.628 |
🔎 Azalera 331,16 km² |
🌄 Altuera 8 metro |
📷 Argazkiak ikusi |
🗺️ |
Vladivostok Errusiako ekialde muturreko hiria eta portua da, Primorski kraiko hiriburua. 2021ean, hiriak 600.871 biztanle zituen eta 300 km3²-ko azalera dauka. Itsas armadako basea du, eta burdina egiten den gune garrantzitsua da. Errusiak Ozeano Barearen ertzean duen portu garrantzitsuena da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1860. urtean errusiarrek base militar bihurtu zuten.
- Transiberiarra haraino iritsi zenez gero, hiria botereak lortu zuen.
- 1918an frantsesek, britainiarrek eta japoniarrek hiria konkistatu zuten.
- 1922an sobietarren mende geratu zen.
- 1958 eta 1991 bitartean, Sobietar Batasuneko agintariek Vladivostok atzerritarrentzat itxitako hiri bihurtu zuten.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Vladivostoken erregistratuko tenperatura maximoa urte batean 33,6ºC izan da.
- Batez besteko tenperatura maximoa urteko 9ºC da.
- Batez besteko tenperatura urteko 4,9ºC da.
- Batez besteko tenperatura minimoa urteko 2,1ºC da.
- Hezetasuna urteko %70,6 da.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jarduera nagusiak:
- Merkataritza (petrolioa, ikatza eta arraina esportatzen ditu),
- Industria (ontziolak,, altzairugintza, hegazkingintza, zurgintza, janari industria, burdinbide gaiak, kimika industria eta eraikuntza.)
- Arrantza.
Portuko sektore produktibo nagusiak salgaien garraioa, energia, arrantza eta industria dira, batez ere ontzigintza. Vladivostoken ekoizpen komertzialaren % 80 inguru da arrantza.
Garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Transiberiar trenbidea Vladivostok, Ozeano Bareko portu errusiar garrantzitsuena Europarekin lotzeko eraiki zen. 1905ean amaitu zen eta Mosku eta Vladivostok beste hiri askorekin lotzen zituen. “Transmantxuriar” izenez ezagutzen den trenbidearen zati batek Mantxuria zeharkatzen zuen Harbin hirian barrena.
Sobietar Batasunaren kolapsoaren eta Vladivostok mundura zabaltzearen ondorioz, hiria Transiberiarraren hasierako geltoki bihurtu da. Vladivostokeko tren geltokiaren egungo eraikina 1912ko otsailaren 5ean inauguratu zen. Zerbitzuak, distantzia ,luzeko eta aldiriko trenak barne hartzen ditu.
Pertsonaia ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Yul Brynner, (Vladivostok, 1920ko uztailaren 11 – New York, 1985eko urriaren 10), Ameriketako Estatu Batuetako aktorea zen, Oscar sariaren irabazlea. 48 filmetan parte hartu zuen
- Boris Gryzlov, politikari errusiarra, Estatuko Dumako presidentea.
- Igor Kunitsyn, tenislaria. 1981eko irailaren 30a (42 urte), Vladivostok, Errusia. Bere ibilbidean milioi bat dolar gainditu zituen sarietan eta titulu bat irabazi du ATP mailan. 2009ko uztailean lortu zuen bere bakarkako sailkapenik onena, munduko 35. zenbakia zenean.
- Igor Tamn, fisikari sobietarra, Fisikako Nobel Sariaren irabazlea. 1895eko uztailaren 8a, Vladivostok, Errusian jaio zen.