Mantxuria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: Mantxuria (argipena)
Mantxuriako lurraldearen kokapena. Ipar-ekialdeko Txina kolore iluna duen lurraldea da.

Mantxuria[1] (mantxueraz: Manju; txinera tradizionalez: 滿洲; txinera sinplifikatuz: 满洲; pinyina: Mǎnzhōu) Asiako ipar-ekialdeko lurraldea da. Siberiaren, Koreako penintsularen eta Itsaso Horiaren artean hedatzen da, eta Txina barnean dago lurraldearen parte handi bat.

Hedadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mantxuria izena honako lurraldeak izendatzeko erabiltzen ahal da (txikienetik handienera):

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurralde menditsua da, Sungari eta Liao ibaiek zeharkatzen dutena. Klima kontinentala du, oso gogorra; udak beroak dira eta neguak luze hotzak. Sortaldean sartaldean baino euri gehiago egiten du.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artzainak bizi izan dira betidanik Mantxurian. XX. mendean, hala ere, asko ugaldu da biztanleria. Hala, 1910. urtean 15.000.000 biztanle zituen, eta 1982an 91.000.000 inguru, Txinatik emigrazio handiak izan baitira. Gaur egun, Mantxurian 60.000.000 txinatar inguru bizi da.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomia nekazaritzan (laboreak) oinarritzen da. Meagintzak ere (burdin, zink, ikatz, berun, kobre, zilar eta urrea) garrantzi handia du. Industria, berriz, Mantxuria japoniarren mende egon zenean hasi zen indartzen, eta Txinako industriagune nagusia da gaur egun.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txinako Inperioaren barruan egon zen Mantxu dinastiaren garaian (1644-1912). 1896. urtean Errusiako Inperioak Port Arthur eta Dairen lurraldeak menderatu zituen. Errusiar-japoniar gerra bukatu zenean, lurralde horiek Japoniaren mende gelditu ziren (1905). 1932. urtean japoniarrek Mantxuria osoa konkistatu zuten eta hurrengo urtean estatu burujabe izendatu zuten, Mantxukuo izenaz. Sasi-estatu hori Bigarren Mundu Gerran Estatu Batuen parte hartzearen arrazoietariko bat izan zen, beren interesen aurka baitzegoen. 1945ean Sobietar Batasuneko armada sartu zen Mantxurian. Haiek alde egin zutenean Txinako lurralde bihurtu zen berriro (1950).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mantxuria Aldatu lotura Wikidatan