Txikipedia:WALL-E

Wikipedia, Entziklopedia askea

Wall-e pelikula bat da. Wall-e pelikula 2008an egin zen. Andrew Stanton estatubatuar zinema zuzendaria izan zuen. Pixarrek egindakoa da, baina, Disneyen ikusi behar da. Konputagailu- animaziozko zientzia- fikzio pelikula da. Pelikula, 2805.urteko planeta desertu eta bizigaitza batetan gertatzen da.

Pelikularen laburpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pelikula robot batean datza Wall-e izenekoa. Wall-e robot zahar eta zikina da. Wall-e Lur planeta garbitzeko programatuta dago. Berak bakarrik Lur planeta guztia garbitu behar du. Denborarekin Wall-e bakarrik sentitzen da. Egun batean, beste robot bat heltzen da, EVE. EVE robot moderno eta azkarra da. Biak lagunak egiten dira eta Wall-e maitemintzen da. EVE Lur planetan landa-bizia aurkitzeko programatuta dago.  Wall-ek EVEri landare bat erakusten dio. Landarea ikusten duenean, “itxaron” moduan jartzen da. EVE esnatzen denean, segituan bere espazio-ontzira bueltatzen da. Wall-e espazio-ontzira oratzen da eta espaziotik bidaiatzen du. Denbora bat pasata, gelditzen diren gizaki guztien estazio espazialean gelditzen dira. Gizakiak estazio espazial batetan bizi direnez ez dute kirolik egiten eta oso lodi daude, dena roboten esku uzten dute. Aurkitutako landarea guztiei erakusten diete eta gero robotekin arazoak dituzte. Baina azkenean, Lur planetari bizitza ematen diote.

WALL-E pelikularen izenburuaren logoa