Wikipedia, Entziklopedia askea

Wright anaiak

Eduki-taula

1902ko hegaldiko argazkia.

Wright anaiak (Orville eta Wilbur) benetan hegan egin zuen lehen hegazkinaren asmatzaileak dira. Hegaldi ospetsu hori 1903ko abenduan izan zen. Haien hegazkinak hegal finkoak eta zuzentzeko sistema bat zituen, ordura arte asmatutakoek ez bezala.

Orville Wright 1871n jaio zen eta Wilbur lau urte geroago. Suposatzen da ikasi egin behar zutela, baina ingeniaritza askoz interesgarriagoa iruditzen zitzaien. Lehenengo negozioa inprenta bat izan zen, beraiek eraikitako errotatiba batekin. Geroago, bizikletak saldu eta konpontzeko denda bat ireki zuten.

1890az geroztik, hegazkinak eraikitzeaz interesatu ziren. Alemanian, Otto Lilienthalek planeagailu bat eraiki zuen, baina lurrera erori eta hil egin zen. Wright anaiek konprenitu zuten mota horretako makina hegalaria kontrolatu ahal izatea zela garrantzitsuena.

Planeagailu batekin zenbait saiakera egin ondoren, tresna horrentzako motor bat eraiki zuten. Propultsiorako helize egokia ere asmatu behar izan zuten. 1903an aireratu zen lehen hegazkina, Estatu Batuetako hego-mendebaldeko Kitty Hawk hiri txikitik gertu. 37 metro egin zituen hegan eta ia 11 kilometro orduko abiadurara iritsi zen.

Wright anaiek tresna gehiago egiten jarraitu zuten, hasieran, sekretuan. Gero mundu osoan zehar bidaiatu zuten erakustaldiak egiteko. Lehen hegazkina nork eraiki zuen eztabaida handia izan zuten. Wilbur 1912an hil zen. Orville, aldiz, hegazkingintzako aditua bihurtu eta jende askok miresten zuen. 1948an hil zen.