Wikipedia, Entziklopedia askea
👨‍👨‍👦‍👦
Biztanleak
12.326.518
🔎
Azalera
8.569,15 km²
🌄
Altuera
37 metro
📷
Argazkiak
ikusi
Kokapena
Deskribapena
Biztanleria 12.326.518
Azalera 8.494 km2  
Altuera 37 m

Wuhan Txinan kokatuta dagoen Hubei probintziako hiriburua da.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wuhan, Hubei probintzia erdialdean kokatuta dago, Jiangshan lautadaren ekialdean, eta Yangtzé eta Han ibaien erdiko ibilbidearen elkargunea da.

Wuhanen mugakideak honakoak dira: Xiantao mendepeko konderria mendebaldean, Xiaogan ipar-mendebaldean, Huanggang ipar-ekialde eta ekialdean, Ezhou ekialdean, Huangshi hego-ekialdean, eta Xianning hegoaldean.

Wuhan 3 hiri batu zirenean sortu zen, Wǔchāng, Hànyáng, Hànkǒu, horrela banatzen da hiria.

Hizkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wuhanen bi hizkuntza ofizial daude, txinera estandarra eta wuhango dialektoa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wuhan hiria, hiru hiriren batura da, errekak banatzen dituztenak. Hegoaldean Wǔchāng eta iparraldean, Hànyáng eta Hànkǒu. Wuhan izena, Wuchang izenaren atalaz eta hàn (ibaia) atzizkiaz osatua dago, Hankou eta Hanyang izenak bezala. Hiru hiriek bat egin aurretik, Wuchang, Hubei probintziako hiriburua zen. Han, 1911ko urriaren 10ean, Wuchangen altxamendua gertatu zen, Qing dinastiaren aurkako matxinada militarra, Txina inperialaren amaiera eta Errepublikaren aldarrikapena eragin zituena.

COVID-19[aldatu | aldatu iturburu kodea]

COVID-19a Wuhanen hasi zen, pandemia bezela. Wuhanen 27 kasu ageru ziren, 2019aren Abenduan, handik aurrera, kasu gehiago aurkitu ziren, eta horre ondorioz, COVID-19 pandemia hastea erabaki zuten. Pandemia horrek Wuhanen, lau hilabete iraun zituen, Apirilaren 8a arte.