Ibai Urdina
Ibai Urdina edo Yangzi[1][2][3] Asiako ibairik luzeena da, eta munduko hirugarrena. Ia 6.300 kilometroko luzera du, eta Txinan dago.
Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ibaiaren izena oso eztabaidatua da. Txineraz izen ofiziala Cháng Jiāng da (txinera sinplifikatuz 长江, txinera tradizionalez 長江) eta "ibai luzea" esan nahi du. Hala ere, lehendabiziko izena europarrentzat Yangzi izan zen txinera sinplifikatuz 扬子江, txinera tradizionalez 揚子江), behe partean zuen izena. Espainian, Frantzian, Italian eta Euskal Herrian, gainera, Ibai Urdina izenaz ere ezaguna da; segur aski Frantzian asmatutako izena, Txinako beste ibai nagusiaren —Ibai Horiaren— izenaren ereduari jarraituz.
Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ibaia Qinghai ordokian eta Tibeten jaioa da, ekialdeko bidea hartzen du, Txinako Yunnan, Sichuan, Chongqing, Hubei, Hunan, Jiangxi, Anhui, Jiangsu probintzia eta eskualdeak zeharkatzen, azkenean Shanghain isurtzeko Ekialdeko Txinako Itsasoan.
Ibaia nabigagarria da ibilbide gehienetan. Itsasontziak Wuhanera heldu daitezke eta ontzi txikiak Yichangeraino.
Oro har, Yangzi ibaia jotzen da hegoaldeko eta iparraldeko Txinaren arteko mugatzat, baina txinatarrek muga hori Huai ibaiak egiten duela uste dute.
Hiru Arroiletako urtegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1994an, txinatar gobernuak Hiru Arroiletako eskualdean munduko urtegirik handiena egitea erabaki zuen. Eskualdea ekologikoki estimatutako eremuan kokatuta, ia 630 kilometro karratuko eremua du. Lanak 2007. urtean bukatu zituzten.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskaltzaindia: 52. araua: Munduko geografiako zenbait izen (mendiak, ibaiak, itsasoak).
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).
- ↑ Lurdes ANSA, Alfontso MUJIKA eta beste: Munduko eta Euskal Herriko atlasa, geografikoa eta politikoa, Elhuyar, 2010.
Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Ingelesez) Van Slyke, Lyman P. 1988. Yangtze: nature, history, and the river. Stanford Book. ISBN 0-201-08894-0
- (Ingelesez) Winchester, Simon. 1996. The River at the Center of the World: A Journey up the Yangtze & Back in Chinese Time, Holt, Henry & Company, 1996, hardcover, ISBN 0-8050-3888-4; trade paperback, Owl Publishing, 1997, ISBN 0-8050-5508-8; trade paperback, St. Martins, 2004, 432 pages, ISBN 0-312-42337-3