Wikipedia, Entziklopedia askea
Hau da pelikula honen protagonista.

Zaldun Iluna (ingelesez: The Dark Knight  2008ko Christopher Nolan estatubatuar zinema zuzendariaren superheroi filma bat da.

DC Comics komikietxeko Batman superheroiaren komikietan oinarritua dago.

Sorrera                                                                                                                                  [aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005eko Batman Begins filmaren jarraipena da, 2012an The Dark Knight Rises (2012) filmak jarraitu zion.

Bestalde, Heath Ledger aktorearen azken filma izan zen. bertan burututako Joker pertsonaiaren antzezpena bereziki goiraipatua izan zelarik.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batman (Christian Bale) krimenaren aurkako borrokara itzuli da. Jim Gordon (Gary Oldman) tenientea eta Harvey Dent (Aaron Eckhart) barrutiko fiskalaren laguntzaz, Batmanek Gotham hiriko krimen antolatua desagertarazteko helburua du. Bapatean Joker (Heath Ledger) agertuko da, hiritarren artean nahasmena eta izua eragingo duen kriminal berria.

Sariak                                                                                                                                      [aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmak Oscar Sarietarako 8 izendapen jaso zituen, 2 irabazi zituelarik: Soinu edizio onenaren Oscar Saria (Richard King) eta Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Heath Ledger, hil ondorenean).