Txikipedia:Zozo

Wikipedia, Entziklopedia askea

Zozoa (Turdus merula) hegazti txiki bat da. Europa, Asia eta Afrika iparraldean bizi da. Euskal Herrian oso ugaria da. Zozoa oso migratzailea da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Buztan luzea du. 24-29 zentimetroko luzera eta 80-125 gramoko pisua ditu. Normalean arrak emeak baino handiagoak dira.

Arrak guztiz beltzak dira, eta mokoa eta begiaren ingurua horiak ditu. Emeak arreak dira, eta bular aldea gorrixka izaten dute. Moko eta begi inguruak ez dituzte hain horiak.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orojalea da. Animaliei dagokionez intsektuak, zizareak eta noizean behin arrainak jaten ditu. Landareei dagokionez, berriz, fruituak jaten ditu.