Txikoria gorri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txikoria gorri
Sailkapen zientifikoa

Txikoria gorri, baita ere Radichio, zientifikoki Cichorium intybus var. foliosum, txikoria barietatea da. Haren ezaugarri nagusiak erakusten duen more kolorea eta bere kukulu trinkoak dira. Batez ere Italian landatzen da. Sukaldaritzan oso estimatua da.[1] Zapore apur bat mikatza du.

Nutrizio balioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hostoen osagai nagusiak ura eta karbohidratoak dira. Bitaminen aldetik, beta-karotenoen eta B1 eta B2 bitaminen iturria da. Halaber, C bitamina eta azido folikoa ere ekartzen digu, baina kantitate txikiagoan. Mineralen artean, potasioa eta fosforoa dira nagusi. Gainera, hostoek intibina dute, nerbioetan aurkitzen den osagai mikatz bat, digestioak errazten dituena. Kaloria kopuru txikia duenez, argaltzeko dietetarako ezin hobea da. A probitamina asko du, organismoak A bitamina bihurtzen duena behar duenean, eta horrek nerbio-sistemaren, sistema immunologikoaren eta ikusmenaren funtzionamendu egokiari laguntzen die.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]