Tximeleta efektu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Lorenz sistemaren ibilbidea r = 28, σ = 10 eta b = 8/3 baloreentzat.

Tximeleta efektua kaosaren teoria azaltzeko erabili ohi kontzeptu bat da. Hasierako sistema kaotiko batean baldintza jakin batzuk izanik, haien aldaera txiki batek sistemaren bilakaera oso modu ezberdinean garatzea suposatu lezake, honela, lehenbiziko aldaketa txikia areagotze prozesu baten ondoren, epe ertain edo luzera aldaketa askoz handiago bat ekar lezake.

Izendapena honako esalditik datorkio: "tximeleta baten hegalen mugimendua munduaren beste muturrean sentitu daiteke" (atsotiz txinarra) edota "tximeleta baten hegalen mugimenduak munduaren beste muturrean Tsunami bat eragin dezake", bai eta "tximeleta baten hegalen mugimendu soilak mundua alda dezake".