Txitxirio-irin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txitxirio irina» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Txitxirio-irina

Txitxirio-irina txitxirioak oso fin haustuz lortzen den produktua da. Indiako sukaldaritzan oso garrantzitsua den elementu gisa kontsideratzen da eta, adibidez, pakorak (barazkien nahaste frijitua) prestatzeko erabiltzen da. Nutrizio-ikuspegitik, elikagaiak proteinak, karbohidratoak, zuntzak, mineralak eta bitaminak ditu.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere erabilera nagusia sukaldaritzan da, oso erabilia da Indian eta Pakistanen. Mendebaldean glutenik gabeko dietetan erabiltzen da gari-irinaren ordezko gisa.