Txola
Txola Indiako hego-ekialdeko antzinako tamilen dinastia zen, K. o. III. mendean sortua.
Karikai izan zen Txola dinastiako lehenengo erregea. 907. urtean Txola dinastiak Pallavi dinastiaren lekua hartu zuen Koromandel kostan, Indiako hegoalde osoa beretu zuen, eta Sri Lanka inbaditu zuen. Ontzidi handia eratu zuten, eta merkataritza-harreman asko izan zituzten Asiako hego-ekialdeko herrialdeekin. Malaysian Srivijayen aurka borrokatu ziren, eta gailendu egin zitzaizkien.
X. mende amaieran haien agintaldia gainbehera hasi zen, eta Txalukya dinastiarekin bat egin behar izan zuten iraun ahal izateko. XIII. mende bukaeran desagertu zen dinastia.
Txola dinastiaren agintaldian tamilen herriak goraldi handia izan zuen: administrazioa bikain antolatu zuten, ekonomiak gora egin zuen, eta garrantzi handiko erlijio-monumentu asko egin zituzten, batik-bat Tanjoren.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Indiako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |