Txorierri Garagardoak

Koordenatuak: 43°17′48″N 2°55′10.6″W / 43.29667°N 2.919611°W / 43.29667; -2.919611
Wikipedia, Entziklopedia askea
Txorierri Garagardoak
KokapenaSondika, Bizkaia, Euskal Herria
Koordenatuak43°17′48″N 2°55′10.6″W / 43.29667°N 2.919611°W / 43.29667; -2.919611
Sortze-data2016
Webguneawww.txg.eus
Egungo garagardoak
Izena Mota
GOLDEN ALE Ale
AMBAR Altbier
BLONDE American Blonde
BEST BITTER Ale
Txorierri Garagardoak enpresaren produktuetako bat: GOLDEN ALE garagardoa.

Txorierri Garagardoak Euskal Herriko garagardogile bat da, egoitza Sondikan (Bizkaia) duena. 2016ko irailean hasi zen bere produktuak merkaturatzen. Artisau garagardo ekoizten du, antzinako prozedura naturalak erabiliz.

Produktu-lerroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garagardoak egiteko osagai freskoenak eta esklusiboak besterik ez ditu erabiltzen. Garagar maltatuak eta lupuluen aukera fina garagardoari berezko mingostasuna emateko, belar sentsazioekin. Lau garagardo mota ekoizten dituː

GOLDEN ALE: Urre koloreko garagardoa, arina, izaera gozo eta belusatua, fruta lurrina eta lupulu zaporekoa.

  • IBU-Mikaztasuna: 18
  • EBC-Kolorea: 7
  • ABV: % 5.5

AMBAR: Anbar kolorearekin, fruta lurrin delikatuarekin. Zaporean pixka gozoa, karamelatutako maltak erabiltzeak eta lantze prozesu singularrak, bere izaera berezia ematen diote.

  • IBU-Mikaztasuna: 18
  • EBC-Kolorea: 20
  • ABV: % 5.5

BLONDE: Garagardo horia, arina eta freskagarria, amerikar lupuluekin lurrindua.

  • IBU-Mikaztasuna: 28
  • EBC-Kolorea: 6
  • ABV: % 4.6

BEST BITTER: Brontze kolorea duen pale ale klasiko eta leuna. Belusatura orekatua eta britainiar lupuluen mingostasun dotoreko lurrinarekin.

  • IBU-Mikaztasuna: 33
  • EBC-Kolorea: 22
  • ABV: % 5.5

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txorierri Garagardoak, webgune ofiziala.