Sondika

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sondika
 Bizkaia, Euskal Herria
Sondikako bandera

Sondikako armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Bizkaia
Eskualdea Txorierri
Izen ofiziala Escudo de Sondika.svg Sondika
Alkatea Xabier Zubiaur Agirre EAJlogo.jpg
INE kodea 48904
Herritarra sondikar
Kokapena
Koordenatuak 43° 17′ 57″ N, 2° 55′ 34″ W / 43.2990664°N,2.9260509°W / 43.2990664; -2.9260509Koordenatuak: 43° 17′ 57″ N, 2° 55′ 34″ W / 43.2990664°N,2.9260509°W / 43.2990664; -2.9260509
Sondika hemen kokatua: Bizkaia
Sondika
Sondika
Sondika (Bizkaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 38,00 km2
Distantzia 5 km Bilbora
Demografia
Biztanleria 4.480 biztanle (2015) — (Red Arrow Down.svg -43)
% 48,2 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 51,8
Dentsitatea 117,89 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 9,85
Zahartze tasa[1] % 15,38
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 38,58
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 80,11 (2011)
Genero desoreka[1] % 1,38 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 9,16 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 36,63 (2010)
Euskararen erabilera % 8,9 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.sondika.net

Sondika Bizkaiko erdialdean dagoen udalerria da, Txorierriko eskualdearen bigarren populatuena Derio ondoren (2015. urtean 4.480 biztanle zituen). Halaber, eskualdean mendebaldeen dagoen herria da eta Asua ibaiak zeharkatzen du.

Hainbat urtez udalerrian egon da Bilboko aireportuaren terminala, 1997an hau Loiura trasladatu arte. Basozabal da herrigune nagusia.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerri mugakide hauek ditu: Iparraldean Loiu, hegoaldean Bilbo, ekialdean Derio eta mendebaldean Erandio.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko lehenengo aipamenak XII. mendekoak dira, eta antzina Uribeko merindadearen herriburua izan zen. XV. mendean, Sondikak 44. zenbakia zeukan Bizkaiko Jaurerriko Batzar Nagusietan.

Azkenik, 1966tik 1982ra Bilborekin lotuta egon zen.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sondikako biztanleria

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Euzko Alderdi Jeltzaleko Gorka Garro hautatu zuten alkate. Garrok Euzko Alderdi Jeltzalearen sei zinegotzien sostengua jaso zuen, hauteskundeetan boto gehien izan zituen hautagaitza. Bilduk 3 zinegotzi lortu zituen eta Euskadiko Alderdi Sozialistak eta Alderdi Popularrak bana.

2015eko udal hauteskundeetan EAJk gehiengo osoa eskuratu zuen berriro, eta zinegotzi bat gehiago lortu zuen (zazpi guztira). Bilduren ondorengoa zen Euskal Herria Bilduk hiru zinegotziak mantendu zituen, PSE-EEk berea mantendu zuen eta PPk galdu egin zuen zeukan zinegotzi bakarra. Gorka Garro berriro hautatu zuten alkate.

Sondikako udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
7 / 11
1.351 (% 58,71)
6 / 11
1.347 (% 55,55)
Euskal Herria Bildu
3 / 11
649 (% 28,21)
3 / 11
601 (% 24,78)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
1 / 11
176 (% 7,65)
1 / 11
240 (% 9,90)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 11
125 (% 5,43)
1 / 11
237 (% 9,77)
*2011ko hauteskundeetan Bildu gisa aurkeztu zen koalizioa.
Datuen iturria: 2015eko eta 2011ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sondikatarren jatorrizko hizkera mendebaleko euskararen aldaera da, Koldo Zuazo hizkuntzalariaren sailkapenaren arabera sartaldeko multzokoa. Gaur egun, biztanleen heren bat inguru euskal hiztuna da.

"Aikor" herriko aldizkaria da, euskaraz argitaratua.

Sondikar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sondika Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa


  1. a b c d e f (Euskaraz)  Euskal Herriari Begira, Udalbiltza, http://udalbiltza.eus/eu/euskal-herriari-begira .