Pale ale

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Pale ale garagardo edalontzi bat

Pale ale munduko garagardo estilo nagusietako bat da, ingeles tradiziokoa, goiko hartzidurakoa eta pale motako maltak dituena. Berez, estilo bat da (classic pale ale edo english pale ale bezala ere ezaguna), baina, aldi berean, beste hainbat estiloen jatorria da, hala nola, Indian pale ale (IPA) edo American pale ale.

Pale hitzak argi edo zurbila esan nahi du ingelesez, eta pale garagardoak lager tipikoa baino kolore samar ilunagoa ohi izan arren, pale agertu zenean nagusiak ziren porter eta stout garagardo beltzak baino askoz argiagoa da.