Txorrotxeta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Txorrotxeta
Txorotxeta 20170805 140523.jpg
Datu orokorrak
Garaiera 1.273 m
Geografia
Koordenatuak 42° 58′ 40″ N, 2° 00′ 26″ W / 42.977668°N,2.007192°W / 42.977668; -2.007192Koordenatuak: 42° 58′ 40″ N, 2° 00′ 26″ W / 42.977668°N,2.007192°W / 42.977668; -2.007192
Herrialdea Euskal Herria
Mendikatea Aralar
Herrialdea Espainia
Lurraldea Nafarroa Garaia
Mendizaletasuna
Ohiko bidea Guardetxe/Albi
Luberri Luberri

Txorrotxeta Aralar mendilerroan dagoen mendi bat da, 1273 metroko garaiera duena. Txameni mendiaren mendebaldeko gailurrean dago, azken mendi honen aurretontorra delarik. Urdangoene leporanzko jeitsieran dago.

Irispideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Albi izeneko tokian kokatuak, Guardetxera heldu baino justu lehenxeago dagoena, Baraibartik igotzen den errepidearen ondoan, seinalatutako bide bat hartu behar da, Erregeneako baso trinkoetatik Urdangoene lepora daroana. Bidea, Bustintzako txabolara heltzen da eta Gersagako haizpitarte harritsua zeharkatzen du, ondoren, Urdangoene leporantz igotzen den harantxo belartsurantz iristeko. Ez da beharrezkoa bertara iristea, ezkerretik igo baitaiteke Lerritzeko gailurraren bila, izen honekin ezagutzen baita Txameniren mendebaldeko ezproia. Toki honetan, Lerritzeko trikuharria dago. Inongo zailtasunik gabe, toki honetatik tontorrera, Txorrotxetak adierazten duen aurrealde harritsurantz abiatu behar da. Txameniranzko jarraipena oso erraza da. Gailurra jarraitu baino ez da egin behar, erdialdeko tontorra ezkerretara utzita, eta zuahitztxo batzuk dituen lenarretik igo Txameniren tontorreraino. Guardetxetik, posible da Erregeneako basoak euren erdialdetik igarotzea Albitik datorren bidearekin batzeko.

Guardetxetik, baita ere, ibilbidea, Intzazelaiko lautadetara daroan bidetik has daiteke, tradizionalki Pagomari bezala ezagunagoak direnak. Hemen, ordurarteko bidea utzi eta Txamenira igotzen den bidea hartzen da. Gailurra ekialderantz jarraituz, Txorrotxetara heltzen da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa