Txutxurru

Koordenatuak: 42°55′41″N 1°39′29″W / 42.928°N 1.658°W / 42.928; -1.658
Wikipedia, Entziklopedia askea
Txutxurru
Datu orokorrak
Garaiera805 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°55′41″N 1°39′29″W / 42.928°N 1.658°W / 42.928; -1.658
MendikateaArranomendiko mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
UdalerriaOdieta

Txutxurru[1] Nafarroa Garaiko mendia da, Odietako Gaskue eta Ziaurritz kontzejuak bereizten dituena. 805 metroko garaiera dauka.

Igoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendi txikia bada ere, ez da erraza tontorrera iristea. Izan ere, haren inguruak sastrakez (ezpel, elorri, ipuru...) estalirik daude eta horrek, pasabidea ez ezik, gailurra non den atzematea ere zailtzen du. Errezagoa da hegoaldeko isurialdetik, beheraxeagotik ibiliz eta tarteka gora eginez, ertzera jo eta tontorra bilatzea. Bidean aipatzekoak dira tarteka ikusten diren haritz zahar mardulak, basoberaren barnean nabarmentzen direnak.[2]

Mendebaldeko lepoan, berriz, San Urbano ermita dago, ingurune ederrean, alboan ibiltarientzako aterpea duena, beheko sua eta guzti.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Txutxurru. Euskal Onomastikaren Datutegia - EODA, euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-5).
  2. a b Txutxurru. euskal-herria.org (Noiz kontsultatua: 2022-6-29).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]