Tychy

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Tychy
 Polonia
PanoramazBramy.JPG
POL Tychy flag.svg POL Tychy COA.svg
Administrazioa
Herrialdea  Polonia
Voivoderria Silesia
Posta kodea 43-100 à 43-135
Geografia
Koordenatuak 50° 10′ 00″ N, 19° 00′ 00″ E / 50.166666666667°N,19°E / 50.166666666667; 19Koordenatuak: 50° 10′ 00″ N, 19° 00′ 00″ E / 50.166666666667°N,19°E / 50.166666666667; 19
Tychy hemen kokatua: Polonia
Tychy
Tychy
Tychy (Polonia)
Tychy - ronda 1.png eta POL Tychy map.svg
Azalera 81,64 km²
Altuera 100
Mugakideak Katowice, Bieruń-Lędziny barrutia, Pszczyna barrutia, Mikołów barrutia, Lędziny, Bieruń, Bojszowy udalerria, Kobiór udalerria, Wyry udalerria eta Mikołów
Demografia
Biztanleria 129.322 bizt. (2013)
Dentsitatea 1.584,05 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1467 (gregoriar)
Ordu eremua UTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuak Cassino, Marzahn-Hellersdorf eta Huddinge
Matrikula ST
http://www.tychy.pl/

Tychy, Poloniako hiria, Silesia eskualdekoa, Katowicetik 20 km inguru hegoalderantz. Gostinia ibaiak (Vistula ibaiaren adarra) hiria zeharkatzen du.

1999. urtetik hona Silesiako voivoderriko hiria da; eskualdean denera 71 erregio-hiri eta hiri daude. Silesia Garaiaren Batasun Metropolitanoaren sortzaileetako bat izan zen Tychy hiria: batasun ekonomikoa eta politikoa sortu zen, Silesiako eremu ezagunenak administrazio-erakunde bakar batean batzekotan.

XVII. mendetik datorren garagardo-industriagatik da ezaguna hiria. 1950. urtetik hona, hiria nabarmen hazi da.

Barrutiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Cielmice (Tychy) (hegoaldean)
  • Czułów (Tychy) (iparraldean)
  • Glinka (Tychy) (mendebaldean)
  • Jaroszowice (Tychy) (ipar-ekialdean)
  • Mąkołowiec (ipar-mendebaldean)
  • Paprocany (hegoaldean)
  • Śródmieście (Tychy) (hiriaren erdialde inguruan)
  • Stare Tychy (erdialdean)
  • Suble (Tychy) (mendebaldean)
  • Urbanowice (Tychy) (ekialdean)
  • Wartogłowiec (iparraldean)
  • Wilkowyje (ipar-mendebaldean)
  • Wygorzele (Tychy) (iparraldean)
  • Zawiść (Tychy) (ipar-ekialdean)
  • Zwierzyniec (Tychy) (iparraldean)
  • Żwaków (mendebaldean)
  • "A(nna)" w Tychach osiedle-a

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tychy panorama miasta od strony południowej.png

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Tychy" izena, dirudienez, polonierazko "cichy" hitzetik eratorritakoa da: "lasaitasuna", "soila" esan gura du.

Sorrera eta garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorriz, Oswiecim eta Mikolow arteko merkataritza-bidean kokatutako nekazari-herri txikia zen. Agirietako lehen aipamena 1467. urtekoa da. 1629. urterako garagardogintzaren berri jaso zuten agirietan, Książęcy garagardotegiaren jarduna zela eta (gaur egun, Poloniako garagardogile famatuenak dira).

1526. urtetik aurrera, Tychyko lurrak Austriako habsburgotarren mende egon ziren; 1742. urtean, Prusiak bereganatu zuen lurraldea, eta 1871-1918 bitartean Alemaniar Inperiokoa izan zen. 1919-1921ko Silesiako jaikialdi armatuen ostean, Poloniako Bigarren Errepublikan sartu zen; orduan hasi zen herria handitzen, hainbat zerbitzurekin: ospitalea, suhiltzaileak, postetxea, eskola, igerilekua eta hainbat denda eta aisialdi-zerbitzu. Biztanle gehien ere Lehen eta Bigarren Mundu Gerren arteko aldian egon ziren, 11.000 lagun inguru.

1939-1945: Inbasioa eta okupazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Silesia Garaiko beste industriaguneen moduan, naziek Tychy hartu zuten, eta Hirugarren Reich-ak hiria bereganatu egin zuen. Sarraskietan hil ez eta erbestera joan ez zirenek alemaniar nazionalitatea eskuratu behar izan zuten.

Tychy Berria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Hiri Berria" Poloniako gobernuak izendatu zuen 1950. urtean: Poloniako "hiri planifikatuak" deritzenetan handiena da Tychy. 1950-1985 bitartean eraiki zuten, Silesia Garaiko industria-eskualdea hiri moduan ere zabaltzeko. 2006. urterako, 132.500 biztanle zeuden bertan.

Fiat Group-ek lantegi handia dauka Tychyn: esate baterako, 2008. urtean 500.000 automobil inguru ekoiztu ziren, eta bertan egiten dira Fiat zein Lancia modelo batzuk.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tychy Aldatu lotura Wikidatan