Tú no eres especial
Appearance
Tú no eres especial | |
---|---|
Jatorria | |
Izenburua | Tú no eres especial |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Sasoi kopurua | 1 |
Atalak | 6 |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | gazteentzako telebista saioa eta fantasy television series (en) |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Lekunberri eta Leitza |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Inma Torrente (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Oria Films |
Ekoizle eragilea | Puy Oria Montxo Armendariz |
Argazki-zuzendaria | Miguel P. Gilaberte |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | Netflix |
Argumentu nagusia | sorginkeria |
Tú no eres especial espainiar fantasiazko telesaila da, Estíbaliz Burgaletak Netflixerako sortua. 2022ko irailaren 2an estreinatu zen.
Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Telesaileko protagonista 16 urteko neska bat da: Amaia. Haren hitzetan, «kaka hutsa» da bizi duen bizitza. Bartzelonan bizi izan da orain arte, baina amaren herrira joan beharko du: fikziozko Salabarria herrira. Herri horretan ez da ezer gertatzen, zeharo aspergarria da neskarentzat. Baina, pixkanaka, konturatuko da bere bizitzak bira polita egin dezakeela. Interesgarriagoa bilakatuko da dena, amonaren botereak heredatu dituela jakiten duenean. Ezin izan zuen amona ezagutu, baina baten batek esango dio Salabarria herriko sorgin bakarra izan zela.[1]
Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Dèlia Brufau: Amaia
- Óscar de la Fuente: Javi
- Ainara Pérez
- Jaime Wang
- Elia Galera
- Jordi Aguilar
- Miriam Cabeza
- Gabriel Guevara
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «Netflixek Nafarroan grabatu duen telesail bat estreinatuko du irailean» Berria 2022-07-27 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |