U-39 (1938)

Koordenatuak: 58°32′N 11°49′W / 58.53°N 11.82°W / 58.53; -11.82
Wikipedia, Entziklopedia askea
U-39 (1938)
Fabrikazioa
FabrikatzaileaAG Weser (en) Itzuli
Historia
KudeatzaileaKriegsmarine
Erregistro-herrialdeaHirugarren Reicha
GatazkaBigarren Mundu Gerra
Kokapena
Koordenatuak58°32′N 11°49′W / 58.53°N 11.82°W / 58.53; -11.82
Identifikazioa
Berezko-portuaKiel

U-39 itsaspeko alemaniarra Kriegsmarineko IXA motako[1] U-boot bat zen, 1938tik Bigarren Mundu Gerraren lehen egunetara bitarteko erabili zena.[2]

Kriegsmarinek 1936ko uztailaren 29an ordenatu zuen, Alemaniaren berrarmatze-programaren (Aufrüstung) zati gisa, Versaillesko Itunaren arabera legez kanpokoa baitzen. U-39ren gila 1937ko ekainaren 2an ezarri zuen Bremengo DeSchiMAG AG Weserrek. 1938ko abenduaren 10ean, Kapitänleutnant Gerhard Glattesek hartu zuen agintean.[2]

1939ko irailaren 14an, lehen patruila hasi eta 27 egunera, U-39 Britainia Handiko HMS Ark Royal hegazkin-ontzia hondoratzen saiatu zen, bi torpedorekin tiro eginez. Akats tekniko baten ondorioz, torpedoak lehertu egin ziren helburua lortu aurretik. U-39 berehala harrapatu zuten hiru suntsitzaile britainiarrek eta sakoneko kargekin suntsitu zuten. Hondoratzen ari zela, tripulazioak lortu zuen kanpora ateratzea, baina guztiak atxilotu zituzten. [3][4]

U-39 izan zen Bigarren Mundu Gerran hondoratu zen lehen itsaspeko alemana.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Helgason, Guðmundur. «Type IX long range boats» German U-boats of WWII - uboat.net.
  2. a b Helgason, Guðmundur. «The Type IXA boat U-39» German U-boats of WWII - uboat.net.
  3. Kemp 1999, 60 orr. .
  4. «U-39 The First U-boat to be Sunk in World War II» HMS Firedrake Page 20 (HMS Firedrake.com).
  5. Helgason, Guðmundur. «U-boat losses-1939» German U-boats of WWII - uboat.net.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]