Versaillesko Ituna (1919)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau I. Mundu Gerra amaierako bake hitzarmenari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Versaillesko Ituna (argipena)».
Versaillesko Ituna
Irudia
Law identifier (en) Itzuli大正9年条約第1号
Motabake itun
multilateral treaty (en) Itzuli
Honen izena daramaVersaillesko jauregia
Honen parte daLeague of Nations Treaty Series (en) Itzuli eta Parisko Bake Biltzarra
Data1919ko ekainaren 28a
Indarrean sartze1920ko urtarrilaren 10a
KokalekuIspiluen Galeria (Versailles)
HerrialdeaFrantzia
Nongo eskumenen mendeMendebaldeko Europa
Sinatzailea
Depositary (en) ItzuliFrantziako Gobernua
Lanaren edo izenaren hizkuntzafrantses eta ingeles
KausaParisko Bake Biltzarra
Honen ondorioaBigarren Mundu Gerra
Osatuta

Lan osoa eskuragarrimjp.univ-perp.fr…

Versaillesko Ituna Alemania eta Aliatuen artean Lehen Mundu Gerrari amaiera eman zion bake-hitzarmena izan zen, 1919ko ekainaren 28an Versaillesko jauregian sinatua. Benetako buruz buruko borrokaren bukaera ekarri zuen su-etena Compiègnen 1918ko azaroaren 11n sinatu arren, Parisko Biltzarrean bildutakoek sei hilabete behar izan zituzten bake hitzarmena gauzatzeko, 1920ko urtarrilaren 10ean sartu baitzen indarrean.[1]

Itunaren puntu nagusi eta eztabaidagarrien artean, gerra piztu izanaren erantzukizun osoa Alemaniari eta haren aliatuei leporatzea izan zen. Horrenbestez, 231-248 artikuluen arabera, herrialde horiek desarmatu, hainbat lurralde galdu eta kalteordainak ordaindu behar zituzten aurkarien mesedetan. [2] Ituna zailtasun handiekin bete zuten 1922tik aurrera eta erabat urratua izan zen Adolf Hitlerren etorrerarekin.

Alemaniak gerra ondorengo kalte-ordainak 1983an likidatuta zituen, baina ituna egin zenetik jasotako interesen ordainketa zela-eta, 125 bat milioi euro falta ziren oraindik. Interes horiek ez ziren ordaindu Alemania birbateratua izan arte, eta sekula ez zituztela ordainduko zirudien. Azkenik, Alemaniak, 2010eko urriaren 3an, zorra guztiz kitatuta utzi zuen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen Mundu Gerra bukatu eta armistizioa deklaratu zutenean, Aliatuak (Frantzia, Erresuma Batua eta AEB) Parisko Bakearen Biltzarrean bildu ziren Alemaniarekiko bake itunak sinatzeko prest. Aliatuek hainbat itun idatzi zituzten galtzaile bakoitzarerentzat eta Versaillesko Ituna Alemaniari ezarri zitzaiona izan zen.

Bakearen oinarrirako eztabaidak 1918ko urtarrilaren 18an hasi ziren eta Alemaniari aukera bakarra aurkeztu zitzaion. Ituna onartu eta hurrengo egunean, 1919ko ekainaren 23an, dolu eguna izan zen Alemanian, parlamentarismoaren lehen porrotaren eguna, eta Weimarko Errepublika jaio berriaren lehen bekatu barkaezina kontsideratua.

Bai Alemaniako ordezkaritzak eta baita Alemaniako gobernuak ere, Versaillesko Ituna indarrez ezarritako ituna zela pentsatu zuten (Diktat). Izan ere, Ulrich Brockdorff von Rantzau kondeak, Alemaniako ordezkaritzako buruak, negoziatzeko ezintasun garbia ikusi zuen Bakearen Biltzarrean. Arazo gehien eman zien gaia Alemaniak gerra hasieran izan zuen erru eta erantzukizunarena izan zen eta tentsioa areagotu zen talde guztien artean.

Itunak Nazioen Ligaren sorrera ekarri zuen, AEBetako presidentearen ustez, lehentasunezko helburua. Sor litezken istiluetan bitartekariak ezarri behar ziren, gerra saihesteko. Alemaniari debekatu egin zitzaion erakunde horretarako sarrera.

Alemaniar armadak ezin zituen 100.000tik gora gudari baino gehiago izan eta ezin zen Rhin ibaiaren ezkerraldean egon.

Alemaniaren zigor ekonomikoaren ideia nahiko era argian azaldu ahal da. Aliatuek zera espero zuten: dena ondo joanda, Alemaniak izenpetu zuen zor handia eta urtez urte hainbeste diru ordaindu eta gero, zigor osoa XX. mendearen amaierarako kitatzea.

Alemaniari ezarritako baldintza gogor haiek nazismoa ekarri zuten eta ondorengo belizismoaren aitzakia izan ziren.[3]

John Maynard Keynesek aurreikusi zuen moduan, ordainezina izateaz gainera, sumindura eta etsipena sorrarazi zizkien alemaniarrei. Munduko Bigarren Gerrako arrazoi nagusietako bat izanda, Alemaniak ordaintzen segitu behar izan zuen, 2010 arte.[4]

Itunaren egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itunaren aurkako manifestaldia Berlinen
  • I. atala- Klausula finantzarioa
  • II. atala- Alemaniako mugak
  • III. atala- Europarako klausulak
  • IV. atala- Alemaniar eskubide eta interesak Alemaniatik kanpo
  • V. atala- Ontzigintzako, airezko eta armadako klausulak
  • VI. atala- Gerrako preso eta hilerriak
  • VII. atala- Zigorrak
  • VIII. atala- Konponketak
  • IX. atala- Nazioen Ligaren Ituna
  • X. atala- Klausula ekonomikoak
  • XI. atala- Airezko garraioa
  • XII. atala- Portuak, urezko bideak eta trenbide sareak
  • XIII. atala- Lanaren Nazioarteko Erakundea
  • XIV. atala- Prozedurak
  • XV. atala- Bermeak
  • XVI. atala- Aurreikuspenak

Versaillesko ituneko zenbait pasarte[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Amerikako Estatu Batuak, Britaniar Inperioa, Frantzia, Italia eta Japonia (...), alde batetik, eta Alemania, bestetik, hurrengo erabakietan ados jarri dira:

42. Alemaniari lehengo gotorlekuak zaindu edo berriak egitea galaraziko zaio, bai Rhinen ezkerraldean, bai eskuinaldean (...).

45. Frantzia iparraldean ikatz meatzeak desegitearen ordaintzat (...), Alemaniak Sarreko ikatz mehatzeen jabetza emango dio Frantziari (...).

51. 1871ko Bake Itunagatik Alemaniari emandako lurrak (Alsazia eta Lorena) frantses subirotasunpera itzuliko dira (...).

80. Alemaniak Austriaren independentzia onartu eta zorrotz errespetatuko du (...).

87. Alemaniak (...) Poloniaren independentzia onartuko du (...).

119. Alemaniak uko egingo die potentzia aliatu eta kidetu nagusien mesedetan, itsasoz bestaldeko jabetza guztien gaineko eskubide eta tituluei (...).

231. Gerraren ondorioz gobernu aliatuek eta haien nazioek pairatutako galera eta kalte guztien erantzulean Alemania eta haren aliatuak dira, beraiek sortu baitituzte (...).

232. Gobernu aliatuek eta kidetuek eskatzen dute beren biztanleria zibilarengan eta ondasunetan sortutako kalteak ordaintzeko, eta Alemaniak hori betetzeko konpromisoa hartzen du (...).

428. Rhineko mendebaldean dauden lurraldeak (...) potentzia aliatuen eta kidetuen tropek okupatuko dituzte, bermetzat, hamabost urtean (...)."

Lurraldeko klausulak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itunaren ondoren geratuko zen Europa

Itunaren ondorioz, Alemaniak lurralde ugari galdu zuen: 1910ean 540.766 km2 izatetik, 1925ean 468.787 km2 izatera pasatu zen. Gainera, kolonia guztiak galdu zituen, irabazleen artean banatu zirelako.

Klausula militarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Material militarrak eta armadako unitateak galdu zituen.
  • Renania eta Rhin ibaiaren ezkerraldea desmilizaritatu zen.
  • Armadaren murrizketa: 100.000 soldadu eta 4.000 ofizial, artilleria handirik, itsaspekorik eta hegazkinik gabea.
  • Gerrako materialak ekoiztearen debekua.
  • Armadaren Estatu Gorenaren desagerpena.
  • Alemaniako derrigorrezko soldadutzaren ezabapena.
  • Kielgo kanalaren nazioarteko bilakatzea.

Klausula moral eta politikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 231 artikuluaren arabera, Alemania izan zen gerraren sortzaile bakarra. Honela zioen:
« Gobernu aliatuek diote eta Alemaniak onartzen du Alemaniaren eta bere kideen erantzukizuna, gerrari erantzun beharrean izan zirelako aliatuei galera guzti hauek sortzeagatik. »
  • .Alemania ezin zen Nazioen Ligan sartu.

Klausula ekonomikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gerrako kalteordainetarako batzordea sortu zen.
  • Merkataritzarako ontziteria galdu zuen eta itsasontzi gehiago eman behar zituen, aliatuei suntsitutakoen ordainetan.
  • Bost urtean, 44 milioi tona ikatz, 371.000 abere, industria kimikoen eta botika industrien ekoizpenaren erdia... urtero herrialde irabazleei bidali behar zien.
  • Alemaniako jabetza pribatuen desjabetzea galdutako lurralde eta kolonietan.
  • 132.000 milioi marko-urre alemaniarren ordainketa (400.000 dolar) 2010an bukatu zena. Ezinezko kopurua zen Alemaniarentzat eta ondorengo hiperinflazioa eragin zuen neurri horrek.

Laneko klausulak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Versaillesko Itunak langilearen printzipio unibersalak aldarrikatu zituen. Hauek dira garrantzitsuenak:

  • Gizakiaren lana ez da salgai bat eta ezin da merkaturatze objektutzat hartu.
  • Enpresario eta langileen batasun eskubidea.
  • Soldata duina.
  • 8 orduko lanaldiak edo 48 ordukoak astean.
  • Asteko atsedenaldia, 24 ordu gutxienez.
  • Umeek lan egitearen abolizioa.
  • Gazteen lanari mugak jartzea, haien garapen pertsonala hobetzeko.
  • Soldata kopuru bera eta balorazio bera bai gizonezkoa edo emakumezkoa bada.
  • Bidezko tratua langile guztientzat herrialde guztietan.
  • Lanbide aztertzaileen zerbitzua herrialde guztietan emakumearen parte hartzearekin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Tratado de Versalles, el fin de la Primera Guerra y el principio de la Segunda» La Vanguardia 2020-01-09 (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  2. «El Tratado de Versalles» anafrank.educ.ar (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  3. (Gaztelaniaz) «Versalles, 1919, una paz para una nueva guerra» RTVE.es 2019-06-22 (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  4. (Gaztelaniaz) «El 28 de junio de 1919, el Tratado de Versalles puso fin a la Primera Guerra Mundial» SWI swissinfo.ch (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]