Edukira joan

USL Championship

Wikipedia, Entziklopedia askea
USL Championship
Datuak
Izen ofiziala
USL Championship, USL Pro eta United Soccer League
Izen laburraUSLC
Motaassociation football league (en) Itzuli
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak eta Kanada
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera2010eko irailaren 8a
webgune ofiziala
Facebook: USLSoccer Twitter: USLChampionship Instagram: uslsoccer Youtube: UCBhFPYpX9WBxYRMGzqLjoMA Edit the value on Wikidata

USL Championship, lehen USL PRO eta United Soccer League bezala ezaguna, bigarren mailako futbol liga bat da Estatu Batuetan. 2011n sortu zen, eta txapelketa profesionala United Soccer League (USL) erakundearena da, eta Estatu Batuetako Futbol Federazioak (U.S. Soccer) gainbegiratzen du.

2010ean, Estatu Batuetako Futbol Federazioak USL First Division eta sortzen ari zen NASL erakundeen artean aukeratu beharra izan zuen, Estatu Batuetako futbol-ligen sistemaren barruan bigarren kategoriatzat hartzeko bietako bat, eta USSF Division 2 Professional League sortu zuen, bi ligetako 12 talde barne hartu zituen aldi baterako lehiaketa.

Ondoren, USSFk zenbait parametro objektibo ezarri zituen ligak lehen, bigarren edo hirugarren mailakotzat hartzeko, besteak beste: taldeen banaketa, talde estatubatuarren portzentajea, estadioen edukiera, azpiegitura eta taldeen kapitala. Orduan erabaki zuen USLk bere bi liga nagusiak, USL First Division eta USL Second Division, uztartzea, USL PRO sortzeko, liga indartsuago baten bila.

2010eko abuztuaren 11n, Dayton Dutch Lions taldeak USL PROn sartuko zela iragarri zuen, USLk bere sorrera ofizialki iragarri baino lehen, eta, horrela, sortzen ari zen ligako lehen taldea bihurtu zen. 2010eko irailaren 8an, USLk USL PRO sortu zuela iragarri zuen.[1] Liga 2011ko apirilean hasi zen jokatzen.

USLren asmoa liga berri hau 14-18 talderekin hastea zen, etorkizunean zabaltzea pentsatuz, hasieran 22 eta 26 talderekin, eta azkenik 28 eta 32 talderekin.

2013an, liga, USLren jabetzakoa, akordio batera iritsi zen Major League Soccer-ekin, MLS Reserve League jokatzen zuten MLSren frankizien talde filialak sartzeko, eta talde indartsuagoen aurka lehiatu ahal izateko.

2015ean ligak bat egin zuen MLS Reserve Leaguerekin, eta 24 talde izango ditu aurrerantzean, bi multzotan banatuta, ekialdekoa eta mendebaldekoa.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. USL Restructures Professional Division. www.uslsoccer.com 8 de septiembre de 2010.

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]