Edukira joan

Ubre Blanca

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ubre Blanca

Bizitza
Jaiotza1972
Heriotza1985 (12/13 urte)
Jarduerak
Jarduerakdairy cattle (en) Itzuli
Ubre Blanca

Ubre Blanca (1972 - 1986), gaztelaniaz Errape Zuri, esne-ekoizpen miresgarriagatik ezagun egin zen behi kubatarra izan zen. Kubako Iraultzaren ondoren, Fidel Castrok Kubako nekazaritza modernizatzeko egindako ahaleginak sinbolizatu zituen behiak, beste adibide batzuekin batera: kafe-landaketetan hobekuntza, André Voisinen abeltzaintza arrazionalareko sistema eta mikrojet ureztatzeak.

Behiaren lorpenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fidel Castrok Ubre Blancaren ekoizpen miresgarria aipatu izan zuen zenbait hitzalditan, komunismoak abereen hazkuntzan emaitza hobeak lortzen zituela erakusten duelako froga gisa. Gainera, Ubre Blancaren lorpenak sarritan albiste izan ziren Kubako hedabideetan.

Kubako agintarien arabera, Ubre Blancak 109,5 litro esne (lau bider behi arrunt baten ekoizpena) ekoitzi zituen 1982ko urtarrileko egun batez. Ubre Blancak 24.268,9 litro esne ekoiztea lortu zuen 305 egunetan (edoskitze aldi bat), 1982ko otsailaren amaieran.[1] Bi balentriak errekorren Guinness Liburuak munduko errekor izendatu zituen. Behia Holstein zezen baten eta zebu eme baten arteko gurutzaketa zen.[2]

1985ean, Ubre Blanca 13 urte inguruko adinarekin hil zen, eragindako heriotzarekin. Granma Alderdi Komunistaren egunkariakorrialde nekrologiko osoa eskaini zopm. Taxidermista kubatarrek Albaitaritzako Zentro Nazionaleko atariko erakusteko kontserbatu zuten gorpua. Bere jaioterrian, Nueva Geronan, marmolezko estatua bat eraiki zuten behiaren omenez. Behia hil zenetik, zientzialari kubatarrak arrakastarik gabe saiatu dira Ubre Zuria klonatzen, izoztutako ehunaren laginak erabiliz.[3] [4]

Sobietar Batasuna desagertu ondorengo kolapso ekonomikoan, 1989tik aurrera, Kubako abelburuak 1980ko 10 milioi abelburuko kopurutik erdira jaitsi ziren.


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko wikipediako «Ubre Blanca» artikulutik itzulia izan da, 2022-07-26 data duen 144974150 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-07-26 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. Acosta, Dalia. Still a Dream to Clone Miracle Cow. Terramerica
  2. Coman, Julia. Sydney Morning Herald, June 22, 2002
  3. Jensen, Benjamin. «The Story of Fidel Castro’s Milk Obsession» The Ridge Review (Noiz kontsultatua: 2023-08-30).
  4. (Ingelesez) Fritsch, Peter; Street Journal, Jose De CordobaStaff Reporters of The Wall. (2002-05-21). «Udderly Fantastic: Cuba Hopes To Clone Its Famous Milk Cow» Wall Street Journal ISSN 0099-9660. (Noiz kontsultatua: 2023-08-30).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]